239/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua eta ingurumen ukipenetarako azterlana behin-behinekoz onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du “N-121-A errepidean (Iruña-Behobia), Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatiben azterlana” prestatu ondoren, beharrezkotzat jo zela aurretik sarbideen gaineko proiektu bat egitea, tunelak eraikitzeko proiektua erredaktatzeko beharrezkoa den kanpaina geoteknikoari ekin ahal izateko. Sarbideen proiektu horren helburua da azterketa geologiko-geoteknikoak (zundaketak, hobi pedologikoak eta profil sismikoak) egin behar diren tokietara iristeko bideak mugatu eta zehaztea. Gainera, lanak egin behar diren tokia 2000 Natura Sarean Kontserbazio Bereziko Eremu gisa katalogatua dagoen gune batean dagoenez (Belate ES2200018 BGLa), proiektuan behar den ingurumen ukipenetarako azterlana sartu da.

Proiektuan kanpaina geoteknikoa jaso da, hala nola azterketa geologiko-geoteknikoak egiteko tokietara iristeko behar diren sarbideak eta jarduketak. Proiektu honen beharra justifikatua dago ingurunearen konplexutasun topografikoagatik eta, batez ere, eremuak duen ingurumen balio altuagatik.

Errekonozimendu puntuen kokapena aukeratu da kontaktu litologiko eta mekanikoak lokalizatzeko asmoz, baita geruzen arteko diskordantziak ere, aurkitzen diren litologia guzti-guztien ezaugarriak aztertu ahal izateko. Ahal den neurrian, helburua da kalitate aldetik oztopo izan daitezkeen litologiak zehatzago ikertzea, aztertu beharreko litotipo guzti-guztien erresistentzia- eta deformazio-ezaugarriak kuantifikatzeko.

Kanpaina geoteknikoak honako lan hauek aurreikusi ditu: 47 zundaketa, 26 penetrometro, 39 hobi pedologiko, 14 profil sismiko, 15 estazio geomekaniko. Zundaketei dagokienez, 3.228 metro lineal zulatzea aurreikusi da. Horietatik 923 metro zulaketa konbentzionalaren bidez, 831 metro erroto-kolpekatzearen bidez eta 1.474 metro wire-line zulaketaren bidez.

Bestalde, hiru sarbide mota zehazten dira: N-121-A errepidetik beretik edo dauden bideetatik egiten direnak, bide berriak eta plataformak.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 26ko 276E/2016 Ebazpenaren bidez (176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektuari, Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurretik.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Orobat, lizitazioa egin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR