236/2022 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 75.000 euroan handitzen baita familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2022. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 236/2022 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 75.000 euroan handitzen baita familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2022. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua. Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, 2020tik 2023ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 11ko 28/2022 Foru Aginduaren bidez, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi zen 2022. urterako, eta 300.000 euroko gastua baimendu zen 2022ko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Kontziliaziorako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastuaren zenbatekoa 150.000 euroan handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta zenbait espediente ebazteke gelditu dira. Gaur egun, aurreikusitako gastua 75.000 eurokoa da eta 90 espedienteren balorazioari dagokio. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Pertsonen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR