235E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 235E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena. Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen azkeneko berrikuntza partziala Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 144E/2021 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen oraingo osaera, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 144E/2020 Foru Aginduaren bidez erabaki zena, hutsik dagoen postu bat betetzeko. Izan ere, José Juan Rifón Roca jaunak gainditu du Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordean egoteko ezarrita dagoen epea. Hori horrela, ikusirik postu hori borondatez uzteko aurkeztu duen eskaera, haren ordez María Marcos Jubilar andrea izendatu nahi da.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR