231/2022 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ekintza eta esku-hartze sozialaren sektorerako funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2022ko irailaren 28ko 10:00etatik 14:00etara arte egitekoa den greba dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

193. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 231/2022 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ekintza eta esku-hartze sozialaren sektorerako funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2022ko irailaren 28ko 10:00etatik 14:00etara arte egitekoa den greba dela-eta. LAB sindikatuak grebara deitu du 2022ko irailaren 28ko 10:00etatik 14:00etara arte Nafarroako Foru Komunitateko ekintza eta esku-hartze sozialaren sektorean.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortuta dagoen greba-eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Ekintza eta esku-hartze sozialaren sektorearen eremuan (kategoria horiek gizarte zerbitzuen eremuan sartuak daude), zerbitzu jakin batzuk, hala nola ekintza eta esku-hartze sozialaren sektoreko zentroak, etxebizitzak eta egoitza zentroak, gizarte larrialdiko hainbat egoerari berehalako erantzuna ematera bideratuak daude, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonala zein soziala erraztuz, eta laguntza indibiduala, familiakoa edo kolektiboa emanez egoera ahulean dauden gizarte taldeei, hala nola adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei eta abarrei.

Laguntza zerbitzu horien instalazioetan, batzuetan, oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendeari arreta ematen zaio, eta beste batzuetan, hainbat zerbitzu, tratamendu, programa eta laguntza eskaintzen dira bertan. Gutxieneko zerbitzuak finkatzean, ezinbestekoa da erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko nahitaezkoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzea, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Azpimarratu beharra dago gizarte baliabide horien erabiltzaileentzako gutxieneko arretaren barruan sartzen direla haien oinarrizko beharrak estaltzeko diren jarduera guztiak, hala nola elikadura, baina, baita ere, zainketa pertsonalari, komunikazioari, joan-etorriei, kontrolari eta babesari lotutakoak.

Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla pertsona horiek behar duten gutxieneko arreta bermatzeko.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR