23/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Espainiatik kanpo dauden nafar biltokiei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aspalditik, eta batez ere XIX. mendearen bukaeratik, Ameriketako zenbait herritara emigratu behar izan zuten nafarrek elkarteak sortu zituzten, emigratzaile iritsi berriei laguntzeko asmoz eta Nafarroako usadioei eta nortasunari eusteko gizarte eta kultur jarduerak sustatzeko asmoz.

Denborak aurrera egin ahala, kultura zabaltzeko guneak eta hartu-emanetarako plataformak bilakatu dira, tokian tokiko komunitatean ospe handikoak; orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen, haren errealitate historikoaren eta egungoaren irudi ona ematen dute, eta Nafarroako balioak eta ezaugarriak hedatzen dituzte ausarki.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernua elkarlan berezian aritu da azken hamarkada hauetan Nafarroaren adierazgarriak diren entitate horiekin, haien kultura eta gizarte jarduera sustatu eta bultzatzeko.

Nafar biltokiek Nafarroa sustatzea interes sozial handikoa denez, eta kontuan izanik denboran zehar finkatu direla eta proiektu eta kultura, kirol eta gizarte ekintza berriekin urtero berritzen direla, bidezkoa da entitate horiei diru-laguntzak emateko beste deialdi bat onestea.

Horrenbertzez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Espainiatik kanpo dauden nafar biltokiei laguntzak emateko 2017ko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    B10006-B1200-4900-144100: Atzerrian dauden nafar biltokientzako laguntzak 2017 30.000,00 euro
    B-10006-B1200-7819-144100: Atzerrian dauden nafar biltokien lokalak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea 2017 12.000,00 euro
    4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basera igortzea
  4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  6. Foru agindu honen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    ESPAINIATIK KANPO DAUDEN NAFAR BILTOKIEI LAGUNTZAK EMATEKO 2017KO DEIALDIA

  7. –Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Departamentuak beste herrialde batzuetan dauden nafar biltokiei 2017an esleitzen dizkien laguntzak emateko araubidea ezartzea, Nafarroaren irudia eta kultura Espainiatik kanpo sustatu eta zabaltzeko eta kultura eta gizarte ekitaldiak egiteko, beren bazkideen arteko erlazioa eta haien integrazio soziokulturala hobetze aldera, bai eta ekitaldi horiek egiteko behar diren inbertsioak bultzatzeko ere.

  8. –Finantzaketa.

    Osotara 42.000 euro daude deialdi honetarako, eta 2017ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

    –30.000 euro, “Atzerrian dauden nafar biltokientzako diru-laguntzak” izeneko B10006 B1200 4900 144100 partidaren kargura, gastu arruntak ordaintzeko.

    –12.000 euro, ‘’Atzerrian dauden nafar biltokien lokalak eta ekipamenduak erostea eta hobetzea’’ izeneko B10006 B1200 7819 144100 partidaren kargura, inbertsioak finantzatzeko.

  9. –Onuradunak.

    3.1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira beste herrialde batzuetan finkaturik dauden nafar taldeak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

    2. Helbidea Espainiatik kanpo izatea.

    3. Helburuen artean izatea deialdiaren xede diren jarduerak egitea.

    4. Irabazi-asmorik ez izatea.

    5. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

    6. Finantzaketaren parte bat behintzat bazkideen ekarpenak edo entitatearen beraren funtsak izatea.

    3.2. Halaber, deialdiaren xedeko entitate gehien biltzen dituzten federazioek eska ditzakete laguntza hauek.

  10. –Diruz lagungarriak diren kontzeptuak.

    4.1. Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen dituzten entitateek jardueretarako eta inbertsioetarako laguntzak jasotzen ahalko dituzte, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 3ra arte egindako gastuengatik.

    1. Jarduera kontzeptuan honako hau sartzen da:

  11. –Oinarrizko gizarte jarduera: entitateek egiten dutena, zentro sozial gisa, bazkideei harrera emanez eta haien gizarte eta kultura trukea erraztuz.

  12. –Gizarte jarduera osagarria: xede ditu bazkideen harremanak hobetzea eta kokaturik dauden herrialdeekiko integrazio handiagoa lortzea, baita Nafarroaren irudia eta kultura atzerrian sustatzea eta zabaltzea ere, besteak beste honako hauen bidez: erakusketak, produktu tipikoen erakustaldiak, eskulangintzako tailerrak, hitzaldiak, mintegiak, kultur trukerako ekitaldiak, kultur, arte, kirol eta gizarte jarduerak eta, oro har, deialdiaren 1. oinarrian adierazitako xedea betetzeko jarduketa guztiak.

    Diruz lagungarriak izanen dira jarduera horiek (oinarrizkoak eta osagarriak) egiteko behar diren gastu arruntak; honako hauek, besteak beste:

    –Lokalen eta ondasunen errentamendua.

    –Egoitza sozialaren ohiko funtzionamendua (argindarra, ura, berogailua eta garbiketa).

    –Lokalen, altzarien eta ekipamenduaren konpontze, mantentze eta zaintze lanak egitea, informatikako eta ikus-entzunezko baliabideak barne.

    –Bulegoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR