23/2016 FORU LEGEA, abenduaren 21ekoa, Osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, OSASUN ARLOKO LANGILE DIPLOMADUNEI, OSASUN DEPARTAMENTUARI ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEI ATXIKITA DAUDENEI IZAN EZIK, APLIKATU BEHARREKO LANBIDE KARRERAREN SISTEMA EZARTZEN DUENA.

SARRERA

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legeak, azaroaren 19ko 31/2002 Foru Legeak eta maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legeak Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun arloko langile fakultatiboentzako lanbide karreraren sistema ezarri dute Nafarroako Foru Komunitatean. Lanbide karreraren sistema hori ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez garatu da.

Foru Komunitatearen Administrazioko eta hari atxikitako erakunde autonomoetako osasun arloko langile diplomadunek etengabe galdatu izan dute maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen aplikazio-eremutik kanpo geratu zirela.

Hori dela eta, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei gehitutako zenbait zuzenketaren bitartez, kontusail batzuk handitu egin ziren eta beste batzuk sortu ziren, 286.466 euroko zenbatekoarekin, “erizaintzako langileen zati bati lanbide karrera ordaintzea” helburu hartuta.

Hori dela eta, foru lege proposamen hau aurkeztu dugu, ekitaldi honi dagokion ordainketa egin ahal izateko.

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

    Foru lege honen helburua da Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako osasun arloko langile diplomadun finkoei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzea.

  2. artikulua. Definizioa.

    Lanbide karrera da foru lege honen aplikazio-eremuan sartutako osasun langile tituludunek lortutako garapen-mailaren aitortza publiko, espres eta banakakoa, bai ezagutzei eta laguntza-, irakaskuntza- eta ikerketa-lanen arloko esperientziari dagokienez, bai zerbitzuak ematen dituzten unitatearen helburuak betetzeari dagokionez ere.

  3. artikulua. Lanbide karrerako mailak.

  4. Foru lege honen aplikazio-eremuko langileen lanbide karreraren sistema lau ordainsari-mailatan ezartzen da.

  5. Lanbide karrerako mailan gora egiteko, profesionalak frogatu beharko ditu lanbidean iraun duen urteei, laguntza arloko jarduerari eta prestakuntzako, ikerketako, garapen teknikoko eta zuzendaritzako zein kudeaketako jarduerei dagozkien merezimenduak, foru lege honetan eta haren garapenerako erregelamenduzko arauetan ezarritako moduan.

  6. artikulua. Lanbide karreraren soldata.

  7. Foru lege honetan arautzen den lanbide karrera berariazko osagarri bat emanez ordainduko da. Osagarri hori ordainsari osagarritzat joko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 40.1.b) artikuluaren ondorioetarako. Testu bategin hori abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

  8. Lanbide karrerako osagarria hamalau hilekotan ordainduko da; horietako hamabi arruntak izanen dira, eta bi, apartekoak.

  9. artikulua. Ebaluazio-sistemak.

  10. Osasun arloko profesional diplomadun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR