23/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena, 2016an gazteentzako programak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikitako Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua da eskumen hauek bere gain dituen erakunde autonomoa: gazteria, gazteentzako zerbitzuak eta jarduerak betetzea prebentzioaren, informazioaren, prestakuntzaren eta mugikortasunaren arloan, bai eta gazteen eskaerei erantzuten dizkieten beste arloetan ere.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 7.2) artikuluan, toki entitateen eskumenei buruzkoan, ezartzen denez, gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak eskumena du, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko gazteen aukera berdintasuna lortzen laguntzeko xedez, laguntza eta aholkuak emateko Nafarroako toki entitateei gazteriaren arloko tokiko politikak sustatzeko lanean, honako alderdi hauetan zehazki: gazteriaren arloko tokiko planak prestatzea, gazteentzako instalazioak sustatzea, gazteentzako zerbitzu eta jarduerak garatzea prebentzioaren, informazioaren, prestakuntzaren eta mugikortasunaren arloan, bai eta gazteen eskaerei erantzuten dieten beste arlo batzuetan ere.

Nafarroako toki entitateentzako laguntza hori gauzatzeko, Gazteriaren Legean aurreikusirik baitago, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bidezkotzat jotzen du foru agindu berri bat onestea toki entitateei 2016an eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarritako helburuak betetzearren, beharrezkotzat jotzen da, halaber, Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia norgehiagokako araubidearen bitartez tramitatzea.

Deialdi honen xedea toki entitate horiei laguntzea da, Nafarroako gazteek bizitza sozialean parte-hartze aktibo hobea izan dezaten entitate horiek gazteentzat 2016ko deialdiak hartzen duen epean gauzatzen dituzten programek eragindako gastuak zati batean finantzatuz.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak txosten bat aurkeztu du, non garrantzia ematen baitzaio toki entitateei laguntza emateari, herriko gazteek errazago parte har dezaten gizartean, gazteentzako programen bidez.

Hortaz, bidezko da foru agindu bat onestea, gazteentzako programak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen araubidea ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onestea, gazteentzako programen garapenerako. Oinarriak foru agindu honen eranskinean azaltzen dira.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 200.000,00 (berrehun mila) euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan “Toki entittateek gazteentzako programak egiteko diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-232103 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskin eta inprimakiak www.juventud.navarra.es web-orrian eskuratzen ahalko dira.

    Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Oinarriak

  4. –Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateei gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea. Diru-laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira.

    Hona hemen zertan datzan deialdi honen onura publikoa: Nafarroako tokiko entitateei laguntza emanen zaie gazteentzako neurriak gauzatzeko, gazteen garapen pertsonala helburu, eta udalerrian gazteen parte-hartzea sustatzeko, betiere aukera berdintasuneko baldintzetan Nafarroako Foru Komunitate osorako.

    Arau orokor gisa, deialdi honetan diru-laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako toki entitateek.

  5. –Helburua.

    Diru-laguntza erabiliko da Nafarroako gazteek, hamalau urtetik hogeita hamar urtera bitartekoek, bizitza sozialean duten parte-hartze aktiboa hobetzeko helburua duten proiektuak gauzatzeak sortutako defizita zati batean ordaintzeko. Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 2. artikulua betez.

    Proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik urriaren 15a bitarte gauzatu beharko dira.

  6. Aurrekontuko kreditua.

    Deialdi honetarako aurrekontua 200.000,00 eurokoa da osotara, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateek gazteentzako programak egiteko diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-232103 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  7. –Entitate onuradunen betebeharrak.

    Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

    –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera eratuak izatea.

    –Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izatea.

    –Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik bat ere ez urratzea.

  8. –Diru-laguntzaren xedea izanen dira honakoetan zuzeneko ekintzak aurreikusten dituzten programak:

    1. Herrian bertan egindako ekintzak, gazteei zuzenduak eta haien inplikazioa eta erantzukizuna sustatzen dituztenak, hala nola:

  9. Gazteei, ikuspegi integral batetik, bizitza sozialean parte-hartze aktiboa izateko bitartekoak eta tresnak ematen dizkieten ekintzak.

  10. Gazteen bizi-ibilbidea hobetzen duten ekintzak, haien beharrak aintzat hartuta.

  11. Belaunaldien arteko harremanak sustatzen dituzten ekintzak, gazteen eta zaharragoen arteko interakzioa errazteko, tradizioa eta teknologia berriak uztartuz.

  12. Gazteek prestakuntza eta enplegua izan ditzaten laguntzen duten ekintzak.

  13. Osasun-hezkuntzako ekintzak.

  14. Indarkeria, arrazakeria, xenofobia, sexismoa, homofobia eta intolerantzia prebenitzen duten jarduketak.

  15. Emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko jarduketak.

  16. Gazteen parte-hartze solidarioa bultzatzen duten ekintzak, boluntariotzaren, hezkuntzaren eta garapenerako lankidetzaren bidez.

  17. Gazteen artea sustatzen duten ekintzak. Gazteengan arte zaletasuna sustatu eta gazte talentudunei bultzada ematen dieten jarduerak dira. Ildo horretan, diru-laguntza eskatzen ahalko da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Nafarroako artista gazteen topaketak” programako azken bi urteetako norbanako eta talde irabazleak protagonista dituzten ikuskizunak kontratatzeko.

  18. Toki entitateak gazteen garapena eta udalerrian duten parte-hartzea hobetzearren antolatzen ahal dituen beste jarduera batzuk.

    1. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, hezkuntza ez formalaren eremuan egindakoak, hala nola:

  19. Aisialdiko eta jostetako jarduerak. Aisia eta jostetako jardueratzat hartuko dira lokaletan nahiz eremu irekietan egiten direnak eta jolasa, josteta edo hezkuntza ez formala helburu dutenak, betiere deialdiaren 7. oinarrian zehaztutako salbuespenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR