223/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, berriak baitira, orain dela gutxi hartu dute indarra eta horrek egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea; nahitaezko modua da pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetan. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek. Gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dute, beren izaera juridikoaren arabera. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Erabakia hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren arabera kontseilariei baimena ematen zitzaien departamentu eta erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatzen da ezen, betiere, hala egindako izendapenak noiznahi ere erreboka daitezkeela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Honako funtzionario hauek izendatzea Eskubide Sozialetako Departamentu eta menpeko erakunde autonomoen (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Pertsonen Autonomiarako eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR