222/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez, erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluan eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan parte hartzeagatik jasoko dituzten konpentsazioak arautzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasuneko arauetan nahiz Espainiako Konstituzioan berean aurreikusita dago herritarren jarduera publikoan parte hartzeko beharra, halako eran non eragile ekonomikoek eta sozialek, zein bere erakundeek ordezkaturik, parte har dezaten gai publikoei buruzko erabakiak hartzeko unean. Espainiako Konstituzioaren 9.2 artikuluak adierazten du herritarren partaidetza sustatu behar dela bizitza publikoan, politikoan, ekonomikoan eta sozialean. Halaber, Espainiako Konstituzioaren 129.1 artikuluak aurreikusten du interesdunek parte hartuko dutela erakunde publikoen jardueran, partaidetza instituzionalaren bitartez.

Nafarroako Gobernuak garrantzi berezia ematen dionez eragile horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan nahiz Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluan parte hartzeari, konpentsazio bat eman gogo zaie erakunde horietan aktiboki aritzen diren erakundeei, partaidetza horrek ekartzen dituen gastuengatik.

Azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legearen bitartez, Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua eratu zen. Horren 16. artikuluan, konpentsazio bat arautu zen partaidetza instituzionalarengatik.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko estatutuak onetsi ziren, eta aurreikusi zen erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek parte hartzea horren kontseiluan eta segimendu eta lan batzordeetan.

Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legeak, 37. artikuluan, ezartzen du beharrezko xedapenaren bidez arautuko dela sindikatuen eta enpresaburuen eragileen partaidetza instituzionala. Xedapen horretan zehazten den moduko eta kopuruko konpentsazioa jasoko dute parte-hartzaileek, “Eragile sozial eta enpresarialentzako transferentzia, haien parte-hartze instituzionalaren araberakoa” izeneko kontu-sailaren kargura.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak, 1. artikuluan, xedatzen du departamentu horri dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lan harremanak bultzatu eta antolatzearen gainean esleitutako eskumenak erabiltzea.

Hori ikusita, foru agindu honen bidez arautzen da zer zenbateko ordaindu behar zaien Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gobernu organoetan eta batzordeetan parte hartzen duten erakunde sindikalei eta enpresaburuen erakundeei. Konpentsazio horiek ez zaizkio norberari emanen, baizik eta norberak ordezkatzen duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR