222/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Foru agindu honen xedea da familiaren esparruan zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Hiru egoera hauetarako emanen dira laguntzak:

  1. Adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentziagatik eta, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik.

  2. Familia unitatean gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen-protesiak, agindutako optikako gaiak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean), ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak.

  3. Familian seme-alaba adingabeak izateagatik, behar eta arazo espezifikoak dituztenak haien ardura eta zaintza guztia heldu bakar baten esku egoteagatik, eta heldu horrek bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak bateratzeko zailtasunak baditu.

    Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak. Deialdi bakoitzerako aurrekontuak agortzen badira, eskaerak ezetsi eginen dira.

    Laguntza mota bakoitzerako zuzkidura aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen kontu-sailean ezarriko da, eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean aurreikusitako gastua baimenduko da, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

    Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2016ko apirilaren 27ko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bitartez ematea baimentzen duena.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

    AGINDU DUT:

    1. Familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan agertzen direnak.

    2. Oinarri arautzaile hauek indarra izanen dute 2016tik 2019ra bitarteko urteetan.

    3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

    5. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

      Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    6. ERANSKINA

      Aldizka ordainduko diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko oinarri arautzaileak, langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, langile horiek lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak, eritasunagatik edo istripuagatik, zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko eszedentzian daudenean

      Lehendabizikoa.–Laguntzaren xedea eta onuradunak.

      1.1. Aldizka ordainduko diren zuzeneko laguntza ekonomiko hauek emanen dira langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, lan eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, eta oinarri arautzaile hauen bigarren oinarrian zehaztutako kasu batean daudenean.

      1.2. Ondoko hauek izanen dira laguntzaren onuradunak:

      1.2.1. Gastua onesten den aurrekontu-ekitaldian eszedentzian dauden eskatzaileak.

      1.2.2. Eszedentziaren hasierako eguna gastua onesten den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte duten pertsonak.

      1.3. Kasu guztietan bigarren oinarrian bildutako egoeretan egon beharko dute eskatzaileek, eta oinarri hauetan ezarritako gainerako baldintzak bete.

      Bigarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

      2.1. Honako egoera hauetarako eszedentzietan ematen ahalko dira diru-laguntzak:

  4. Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak zaintzeko, edo harrerapean edo tutoretzapean dauden adingabeak zaintzeko, ospitaleratuta daudenean eta/edo ondoren haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

  5. Eritasun larria edo istripu larria izan duten odol bidezko lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, ospitaleratuta daudenean haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasuna eta/edo istripua izan denean eta/edo ondoren.

    Oro har, eritasun larriak bat-batekoa eta ustekabekoa izan behar du, ez eritasun luze baten ondoriozkoa, salbu larritu egiten bada, eta ospitaleratzea beharrezkoa bihurtzen bada, baita zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra ere.

  6. Bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna badu, edo, bestela, 6 urtetik beherakoa denean. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

  7. Seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean, baldin eta familia-unitateko adingabeetako bi gutxienez 6 urtetik beherakoak badira, jaio berria(k) barne. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

  8. Aurreikuspenen arabera, urtebetetik gorakoa izanen den adopziorako edo harrerarako.

  9. Haur bat baino gehiago erditu, adoptatu edo harreran hartzen direnean.

    2.2. Odol bidezko lehen graduko ahaide heldua eritasunagatik edo istripuagatik ospitaleratuta dagoela eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar duela edo behar izan duela egiaztatzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatibo batek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    2.3. a) eta b) letretan aurreikusitako kasuetan, eritasun edo istripu larriak ospitaleratu beharra ekarri beharko du, eta, zein den kasua, tratamendua edo zainketa etxean jarraitzea diagnostikoaren eta ospitaleratzearen ondotik.

    2.4. Ez dira inola ere familiako kidetzat hartuko aldi baterako desplazatutako adingabe atzerritarrak, ezta tratamendu mediko baterako, oporretarako edo eskolatzeko aldi baterako etorri direnak ere.

    Hirugarrena.–Laguntzaren zenbatekoa eta iraupena.

    3.1. Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, laguntzen zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean onesten dena izanen da.

    Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa ezin da kopuru honetatik beherakoa izan:

  10. 645,30 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko a) eta b) letretako kasuetan.

  11. 450 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko c), d), e) eta f) letretako kasuetan.

    3.2. Eszedentzia lanaldi partziala izanik eskatzen denean, aurreko sei hilabeteetan kotizatutako lanaldiaren araberakoa izanen da laguntza, edo, aldizkako langile finkoen kasuan, aurreko urtean kotizatutako 180 egunen araberakoa.

    3.3. Laguntzek iraupen hau izanen dute:

    –Gastua onesten den ekitaldian eszedentzian dauden pertsonen kasuan, laguntza emanen da ekitaldi horren urtarrilaren 1etik, edo, eszedentzia gero hasi bada, eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, ekitaldi horretako abenduaren 31 arte, gehienez.

    –Eszedentzia hasi bada aurreko ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte, laguntza emanen da eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, gastua onesten den ekitaldiko abenduaren 31ra arte.

    3.4. Langileen hilabeteko ordainsarietan benetako murrizketa dakarten eszedentzietan bakarrik emanen da diru-laguntza. Nolanahi ere, laguntza ez da inoiz izanen hilabeteko ordainsariaren murrizketa baino handiagoa.

    Laugarrena.–Betebeharrak.

    4.1. Eszedentzia hartzeagatik oinarri hauetan aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izateko, diru-laguntza izan dezaketen kasuetako batean egon beharko da eta honako baldintza hauek bete eta mantendu beharko dira laguntza hartzen den bitartean:

  12. Nafarroan bizitzea.

  13. Laguntza emateko kontuan hartzen diren familiako kide guztiak foru komunitate honetan bizi direla frogatzea, eszedentzia hasteko eguna baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo, bizileku hori frogatzerik ez badute, aurreko zazpi urteetatik gutxienez bost urtez jarraian Nafarroan benetan bizi izan direla frogatzea.

    Betekizun horretatik salbuesten dira legez eraturiko harrera egoeretan dauden adingabeak, tutoretzapeko seme-alaba adoptatuak edo adin horretara iritsi ez diren adingabeak, laguntzaren ondorioetarako aintzat hartzen baldin badira. Kasu horietan frogatu beharko da adingabe horiek Nafarroan izan dutela bizilekua jaio, adoptatu edo tutoretzapean edo harreran hartu zirenetik.

  14. Eszedentzia norentzat eskatzen den, pertsona horren familiako kideak elkarrekin bizi direla frogatzea, eta eskaera egiten den unean familia-unitatea osatzen dutela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR