22/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 8ko 48/2015 Foru Aginduaren bidez, Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordea sortu zen.

Izendapen berriek eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren onespenaren ondoriozko egiturako aldaketek behartzen dute batzorde horretako kideen izendapena aldatzera.

Bestaldetik, erabiltzailearendako zerbitzuen orientazioa hobetzeko eta Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera, Osasun Departamentuak bidezkotzat hartu du herritarren ordezkariak sartzea prozesu asistentzialak hobetzeko eratzen diren zenbait batzorde teknikotan.

Hori dela eta, eta osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzearren Osasuneko kontseilariak 1990eko urtarrilaren 12an emandako Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkotzat jotzen da Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzea eta, horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzea, hemendik aurrera honako kide hauek osatuko baitute:

    –Manuel Montesino Semper jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala, batzordeburu arituko dena.

    –Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko kudeatzailea.

    –Cristina Ibarrola Guillen andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR