217/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2015eko kanpainarako: oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaera, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako klaguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, eskaera bakarraren aldaketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren kontra alegazioak ezinbertzez aurkeztea, ustiategiaren titulartasun aldaketen berri ematea, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta orobat indargabetzen Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 21307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzako politika bateratuaren oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen ditu landa garapenerako urteko zenbait prima edo mahastizaintzaren sektorearen aldeko zenbait programarengatik egiten diren ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen dira ordainketa zuzenak, landa garapenerako urteko zenbait prima edo mahastizaintzaren sektorearen aldeko zenbait programarengatik egiten diren ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean eman 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NPBGIS) eta ezartzen hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Foru Agindu horren V. eta VI. eranskinetan sartzen dira Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko kalte-ordainerako 2015eko kanpainan laguntza emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duten oinarriak; laguntza hori Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean dago, eta azpineurri gisa ditu eskualde menditsuetarako konpentsazioko kalte-ordainak eta naturaz mugatutako eskualdeetarako konpentsazioko kalte-ordainak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 20an eman 209/2015 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da honako hauek onartzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko: ekoizpen ekologikoa; hazitarako patataren ekoizpen integraturako laguntza; abeltzaintzako sistema iraunkorren sustapena, animaliak larratze eta sistema estentsiboa zabaltzearen bidez; nekazaritzako estepa habitaten hobekuntza, nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzeko eta galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta hobetzeko laguntzak. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri dira Errege Bardean aziendak larratzeko laguntza onartzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko oinarri orokorrak, 2015eko kanpainarako.

Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 29an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 2016tik 2020ra bitarteko ekitaldietan ekoizpen ekologikorako laguntzak eta Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurriko laguntzak tramitatu beharrez.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Arestian aipatu araudiaren bidez garatzen dira oinarrizko ordainketarako 2015ean hala eskatzen duten titularrei emanen zaizkien eskubide berriak esleitzeko prozedurak, eta orobat 2015eko kanpainarako arauak ematen dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenei buruz, baita Landa Garapenerako Programaren barnean autonomia erkidegoen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren artean proiektaturiko laguntzei buruz, bai laguntzen onarpenari dagokionez bai urteko ordainketari dagokionez. Azken horietarako baldintza da Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren onespena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek, berez edo eskuordetze bidez, ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura. Horrenbertzez, beharrezkoa da nire gain hartzea bai deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nire gain hartzea Foru Agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena.

  2. Deialdia eta oinarriak onestea 2015eko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, ordainketa bakarrerako eskubideen esleipena ez ezik, Foru Agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak ere eskatzen dira.

  3. Deialdia eta oinarriak onestea Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko kalte-ordainerako 2015eko kanpainan laguntza emateko.

  4. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.

  5. Deialdia onestea 2015eko kanpainan NPBGISAri aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko.

  6. Deialdia onestea ezinbertzez edo aparteko zailtasunen kariaz oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren kontrako alegazioen berri emateko.

  7. Deialdia onestea 2014ko maiatzaren 16tik eskaera bakarrerako 2015eko epearen amaiera arte ustiategien titulartasunari dagokionez gertatu diren aldaketen berri emateko.

  8. Deialdia onestea 2013ko maiatzaren 16tik 2014ko maiatzaren 16a arte ustiategien titulartasunari dagokionez gertatu diren aldaketen berri emateko, titular eskualdatzaileak 2013an ordainketa elkartuak jasotzeko eskubideak zituelarik, baina ez 2013an ez 2014an ordainketa bakarrerako eskubiderik.

  9. Deialdia onestea 2015eko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko.

  10. Deialdia onestea nekazari txikien araubide erraztuari uko egin izanaren berri emateko.

  11. 2.204.270 euroko gastua baimentzea, 710001 71230 4700 414208 kontu-sailaren kargura (“Konpentsazioko kalte-ordaina. Landa Garapenerako Programa, Nekazaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR