214/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez sortzen da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuari dagokion Egoitza Judizial Elektronikoa.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
ATARIKOA
Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legeak berarekin ekarri du behin betiko onartzea informazioaren teknologien erabilera, herritarrena eta profesionalena, Justizia Administrazioarekin dituzten harremanetan, eta Justizia Administrazioak gainerako administrazio eta erakunde publikoekin dituen harremanetan.
Aipatutako legeko III. tituluak “egoitza judizial elektronikoa” definitzen eta arautzen du, eta, 9. artikuluarekin bat, honela definitzen da: “herritarrek telekomunikazio sareen bidez eskuratzen ahal duten helbide elektronikoa, zeinaren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa dagozkien justizia arloan eskumena duten administrazioei”.
Egoitza Judizial Elektronikoa ezartzearekin, zentralizatu nahi dira Nafarroako Justizia Administrazioaren eremuko bulego judizial bakoitzak ematen dituen prozedura eta zerbitzuak, horietarako sarbidea errazteko, eta, orobat, gune bat sortzeko non Justizia Administrazioak, herritarrek eta profesionalek erlazioa izanen duten, jarduera judizial baten esparruan, behar bezalako berme prozesalekin.
Aipatutako araugintzako testuaren 9. artikuluak hauxe dio: “justiziaren arloan eskumena duten administrazioek zehaztuko dute zein izanen diren egoitza judizial elektronikoak sortzeko baldintzak eta tresnak”. Dioenez, betiere Estatuko Aldizkari Ofizialean edo egoki den Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapenaren bidez sortuko dira.
Nafarroako Justizia Administrazioaren eremuko sarbide-atariak eta erregistro elektronikoak juridikoki arautzeko, foru agindu hau prestatu da, eta honen aldeko txostena eman dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
-
artikulua. Xedea.
-
Foru agindu honen helburua da Nafarroako Egoitza Judizial Elektronikoa sortzea, uztailaren 5eko 18/2011 Legean ezarritakoa betetzeko (lege haren bidez arautu zen Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea).
-
Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez egin ahal...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba