212E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuaren egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakunde autonomo honen osasun laguntzako egitura dagokion mailako araudiko xedapenen bidez ezarriko dela.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du zerbitzu asistentzialak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratzeko prozesuan, haiek baitaude jatorrian. Aipatu 59/2010 Foru Aginduak Geriatria Zerbitzua biltzen du Nafarroako Ospitalegunearen barrenean.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak txostena egin du honako hauek eskatzeko: Geriatria Atala sortzea jarduera handitzearen ondorioz, Paziente kronikoari arreta emateko Estrategia garatzen laguntzea, eta prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketaren alde egitea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuaren egitura.

    Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuak Geriatriaren Laguntza Atala hartzen du barnean.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Geriatriaren Laguntza Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Kronikoen eta Dementziak jotakoen laguntza unitateen funtzionamendua koordinatu eta ebaluatzea.

    2. Langileen kudeaketan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR