210/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, uztailaren 30eko 137/2021 Foru Aginduan ezarritako epea luzatzen duena. Foru agindu horren bidez mugak jarri ziren neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko 2021ean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

280. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 210/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, uztailaren 30eko 137/2021 Foru Aginduan ezarritako epea luzatzen duena. Foru agindu horren bidez mugak jarri ziren neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko 2021ean. Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzeko plan nazionalak, nahitaez gauzatzekoa baita, produktu fitosanitarioen erabilera egokia egiaztatzeko aukera ematen du, produktu horiek ingurumenean eta kontsumitzailearen nahiz erabiltzailearen beraren segurtasunean izan dezaketen eragina murrizteko edo arintzeko.

Uztailaren 30eko 137/2021 Foru Aginduak mugak ezartzen ditu neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeari dagokionez 2021ean.

Azaroaren bukaerako eguraldi txarrak euri- eta elur-prezipitazio handiak eragin ditu Nafarroa osoan. Horrek eragotzi egin du oliben uzta normal biltzea, eta atzerapenak eragin ditu uzta-bilketaren amaieran. Beraz, abenduaren 15etik aurrera, arriskua dago prosulfocarb bidezko herbizidak aplikatzeko prozesuarekin bat egitea.

Zereala eta olibadiak elkarren ondoan dauden eremuetan ekoitzitako oliba-olioan prosulfocarb hondakinik ez dagoela bermatzeko, beharrezkoa da kanpaina honetan prosulfocarb bidezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR