210/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena: Landa Doktorearen kalea, 1, 2, 3 eta 4; Labayen Doktorearen kalea, 13, 14, 15 eta 16; eta San Martín Doktorearen kalea, 1, 2, 3 eta 4, Sanduzelai auzoan (Iruña).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko eremu, etxadi edo ezkaratz batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela ezkaratz bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak) bai administratibotik ere (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxadi edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 192 etxebizitzarentzat, 12 ezkaratzetan banatuak, Iruñeko Sanduzelai auzoan. Hauek dira:

–Landa Doktorearen kalea, 1., 2., 3. eta 4. zenbakiak.

–Labayen Doktorearen kalea, 13., 14., 15. eta 16. zenbakiak.

–San Martín Doktorearen kalea, 1, 2, 3 eta 4, baina eskaera aurkezteko garaian bi ezkaratz hauek ez dira atxiki: San Martín Doktorearen kalea, 3, eta Landa Doktorearen kalea, 3.

Sanduzelai auzoko “alde zaharrean” 1969tik 1971ra bitarte egindako bizitzak dira, eraikuntza berdintsukoak (berokuntzarik eta isolamendu termikorik gabekoak); hiru kale paralelotan banatuta daude eta haietako batzuek etxadiko patioak konpartitzen dituzte. Bertan aplikatu beharreko hirigintza araudia Iruñeko Udal Plana da. Hortaz, lurzatia Sanduzelai, VI. Unitate Integratuan, 1. eremuan sartuta dago. Aipatu beharra dago Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak, 2015eko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren bidez, Sanduzelaiko esparru hori eremu kaltebera deklaratu zuela.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu dute: herritarrek parte hartzeko betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte hartzeko betebeharra betetzat jotzen da, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifikatu daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR