21/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egitura organikoa, bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Bestalde, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 240/2015 Foru Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen du bulegoak sortu, aldatu eta kentzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokiola.

Horregatik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.

Kendu egiten da LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari atxikia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR