21/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 29koa, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez onetsi zen behin-behineko erregelamendua Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, 50. artikuluan aurreikusten du funtzionarioei familia-laguntzagatik ordainsari bat pagatuko zaiela, portzentaje desberdinak pagatu ere dituzten familia inguruabarren arabera. Kontzeptu berarengatik pagatzen zaie ordainsaria estatutupeko langileei eta langile lan-kontratudun finkoei ere, Administrazioak eta sindikatuek sinatu zutenetik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko 2002. eta 2003. urteetarako akordioa.

Administrazio araubidean kontratatutako langileei dagokienez, 185/2015 Epaiak, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak eman duenak 185/2015 prozedura laburtuan, ondorioztatzen du ezen kontratatutako langileak familia-laguntzatik kanpo utzita urratzen dela Kontseiluaren 1999/7/EE Zuzentaraua, 1999ko ekainaren 28koa, Europako Sindikatuen Konfederazioaren, Europako Erkidegoko Industrien Batasunaren eta Enpresa Publikoen Europako Zentroaren esparru-akordioari buruzkoa, eta kontratatutako langileei aitortzen die familia-laguntza jasotzeko eskubidea, kasu bakoitzean egoki den atzeraeragineko ondorioekin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2468/2016 Ebazpenaren bidez, agindu zen aipatutako epai judizial irmoa hitzez hitz bete dadila, eta, horrekin bat, administrazio araubidean kontratatutako langile asko eskaera aurkezten ari dira familia-laguntza ordain dakien, hura jasotzeko behar diren baldintzak betetzen dituztela frogatuta.

Uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuko aurreikuspenei egokituko zaizkie ordainsari kontzeptu hori jasotzeko inguruabarren arauketa, hura aitortzeko eta ordaintzeko prozedura edo haren ondorioak (aipatutako foru dekretu horren bidez onetsi zen behin-behineko erregelamendua Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruz). Horri buruz adierazi behar da interesdunak eskatuta hasiko dela prozedura, eta enplegatuen betebeharra da egoki den Administrazio Publikoko organo eskudunari aurkeztea familia-laguntza aitortzeko behar diren edo hori jasotzeko bete beharreko baldintzak egiaztatzeko behar diren agiriak.

Nolanahi ere, aipatutako 158/1984 Foru Dekretuko arauketa pentsatu zen familia-laguntza langile finkoei bakarrik ordaintzeko, eta zailtasunak daude aldi baterako zerbitzuak emateko erlazioa duten langileei ere aplikatzeko. Horrenbestez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR