21/2016 FORU LEGEA, abenduaren 21ekoa, Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2017ko aurrekontu-ekitaldirako ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANAKETA 2017KO AURREKONTU-EKITALDIRAKO EZARTZEN DITUENA.

SARRERA

Konstituzioaren 142. artikuluak ezartzen duenez, toki ogasunek behar adinako baliabideak izanen dituzte legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko, eta baliabide horiek nagusiki hornituko dira haien tributu propioetatik eta Estatuaren eta autonomia erkidegoen tributuetan parte hartzetik.

Nafarroak eskumena du toki ogasunei dagokien arloa arautzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, toki ogasunei buruzko VIII. tituluan xedatzen duenez, 259. artikuluan zehazki, Nafarroako toki entitateek beren eskumenak erabili eta beren esku utzitako helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaizkie; baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege baten bidez arautuko dira, Nafarroaren toki araubideari dagokion gaia baita. Horrela zehazten da Konstituzioaren 142. artikuluan biltzen den askitasun finantzarioaren printzipioa, zeinaren arabera korporazioek behar adina baliabide izan beharko baitituzte legeak beren gain uzten dituen eginkizunak betetzeko, eta baliabide-iturri izanen baitituzte beren tributuak eta Estatuaren nahiz autonomia erkidegoen tributuetako parte bat.

Aurrekoa betetzeko xedez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributuak eta Foru Komunitatearenetan eta Estatuarenetan duten parte-hartzea.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, I. tituluan, toki ogasunen baliabideen gainekoa baita, 123. artikuluan hain zuzen, zehatzago arautzen du zenbateraino har dezaketen parte toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan. Ezartzen da, horrela, udal agintaldi bakoitzeko bigarren urteko lehen seihilabetekoan Nafarroako Gobernuak, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena egin ondoren, Nafarroako Parlamentuari arau-proiektu bat bidaliko diola, non bilduko baita, batetik, zer zenbateko izanen duen toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsak hurrengo lau aurrekontu-ekitaldietan, eta, bestetik, zein izanen den funts hori banatzeko formula, justiziaren eta proportzionaltasunaren irizpideak kontuan hartuta.

Azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legeak, abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legearen bidez aldatua, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen ditu.

Bi urteko epe hori ezartzeko arrazoia izan zen komeni zela berreskuratzea Toki Ogasunei buruzko Legearen 123.3 artikuluan aurreikusitako epe arrunta. Une honetan, Nafarroako toki antolaketa berrirako araudia egiteko fasean gaudelarik, eta toki entitateen finantzabiderako etorkizuneko sistemari buruzko eztabaida puri-purian dugula, beharrezkotzat jotzen da epe hori berriz salbuetsi eta urtebeteko indarraldia ezartzea, gai horiei buruz aurrerago onetsiko diren legeak ez baldintzatzeko.

Foru lege honek ezartzen du, lehenengo eta behin, zein den toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbateko osoa.

Transferentzia arruntak, guztira 3. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitako zenbatekoa egiten dutenak, foru lege honen eranskinean ezarritako banakako zenbatekoetan banatu dira.

Aurreikusirik dago 2017ko ekitaldian funts hori aurreko ekitaldian baino handiagoa izanen dela, eta igoerarako oinarria izan da Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak, ekainetik ekainera kalkulatuak, izandako bilakaera, atera den portzentaje horri bi ehuneko gehituta. Horrela, jarraipena ematen zaio toki entitateen eskura jartzen diren baliabide ekonomikoak indartzearen ildoari, abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legearekin hasitakoari, aurreko urteetan izandako murrizketak konpentsatzeko.

Beste kontzeptu hauek ere sartzen dira:

Iruñeko Udalari, abenduaren 2ko 16/1997 Foru Legean xedatutakoaz baliatuz, “Iruñeko Hiriaren Hiriburutza Agiria” izeneko kontzeptuan dagokion zuzkidura.

Toki entitateek beren interesak defendatu eta sustatzeko eratzen dituzten federazio edo elkarteentzako diru-laguntzei buruz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 72.2 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko behar den diru-esleipena.

Azkenik, “Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei dedikazioagatik egindako ordainketak direla eta” izeneko atala, foru lege honen 7. artikuluan aurreikusi bezala banatuko dena.

  1. artikulua. Iraupena.

    Foru lege honek 2017ko ekitaldirako arautzen ditu toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa.

  2. artikulua. Funtsaren zenbatekoa.

    2017ko ekitaldian, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan toki entitateek duten parte hartzeko funtsaren zenbatekoa 207.159.663 eurokoa izanen da.

  3. artikulua. Banaketa.

    Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, 2017ko ekitaldirakoa, honela banatuko da:

  4. Transferentzia arruntak: 177.004.077 euro.

  5. Beste laguntza batzuk:

    1. Iruñeko Udalari, “Hiriburutza Agiria” delakoagatik: 24.155.895 euro.

    2. Nafarroako udalei, korporazio-kideei ordainketak egiteko: 5.596.373 euro.

    3. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 403.318 euro.

  6. Toki entitate bakoitzak, 2017ko ekitaldian, 1. idatz-zatian aurreikusitako kontzeptuengatik jaso beharreko diru kopuruak foru lege honen eranskinean jaso dira.

  7. artikulua. Aurrekontuko dirua.

    Nafarroako 2017rako Aurrekontu Orokorretan jasoko da toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtserako dirua, aurreko artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako zenbatekoen araberakoa.

  8. artikulua. Transferentzia arrunten ordainketa.

  9. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtseko diru kopuruen ordainketa, transferentzia arruntei dagokiena, lau zati berdinetan eginen da, eta zatiok hiruhileko natural bakoitzeko lehen hamabostaldian ordainduko dira.

  10. Udalerrien eta haien mugartean kokaturik dauden kontzejuen artean hitzarmenak daudenean ordainketak egiteko moduari buruz, hitzarmenean jaso bezala eginen dira ordainketak.

  11. artikulua. Hiriburutza Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak.

    Iruñeko Hiriaren Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak eginen dira aurreko artikuluan transferentzia arruntetarako aurreikusitako modu berean.

  12. artikulua. Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik.

  13. Kargu publikoetan aritzeagatik korporazioko kideei ordainsariak, bilkura-sariak, kalte-ordainak edo haiek eginkizun publikoetan parte hartzeko eskubide konstituzionalaz baliatzearen ondorioz sortutako gastuengatik heldu diren bestelako pagamenduak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzako konpentsazioa honela eginen da:

  14. Baldin eta udalek erabakitzen badute beren alkate eta zinegotziei ordaintzea, legeria orokorrari jarraikiz, haiek denbora osoan edo partzialean kargu hautetsian aritzeagatik, edo ematen badizkiete bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, kargu publikoan aritzearen zuzeneko ondorio direnak, udal horiek ekarpen bat jasoko dute toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko duten funtsetik, ordain horien kostuari aurre egiteko.

  15. Udalek kontzeptu horrengatik urtean jaso ahal duten gehieneko ekarpena, udala osatzen duten hautetsien kopuruaren arabera, honako hau izanen da, legeria orokorrari jarraikiz:

    1. 3 zinegotzi dituzten udalak: 4.331,75 euro.

    2. 5 zinegotzi dituzten udalak: 11.156,39 euro.

    3. 7 zinegotzi dituzten udalak: 16.406,53 euro.

    4. 9 zinegotzi dituzten udalak: 19.688,24 euro.

    5. 11 zinegotzi dituzten udalak: 31.500,76 euro.

    6. 13 zinegotzi dituzten udalak: 54.469,99 euro.

    7. 17 zinegotzi dituzten udalak: 83.345,91 euro.

    8. 21 zinegotzi dituzten udalak: 119.440,67 euro.

    9. 27 zinegotzi dituzten udalak: 200.160,99 euro.

    Ekarpen horiek ekarpen finalistak izanen dira, bakar-bakarrik erabiliko baitira alkate nahiz zinegotziei aipatu diren kontzeptuengatik ordaintzeko.

    Ordainketa aldi bakarrean eginen da, transferentzia arrunten funts orokorraren bigarren zatiarekin batera. Jasotzeko interesa duten udalek aldez aurretik eskatu beharko dute, 2017ko urtarrilean. Eskabideari ekarpen horrek 2016ko ekitaldian izandako zenbatekoaren eta xedearen ziurtagiria gehitu beharko zaio. 2016ko ekitaldiari esleitutako diru kopurua egiaztagirian justifikatutakoa baino handiagoa denean, aldea erregularizatu eginen da, 2017ko ekitaldiari dagokion ordainketatik kenduz.

  16. Korporazioko kideei gastuak konpentsatzeko diru-kopuruan defizita baldin badago likidazioa egiteko behar den diru kopuruarekin alderatuta, modu proportzionalean murriztuko dira artikulu honen 3. idatz-zatian ezarritako ekarpenak, kasuko ekitaldiko aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren mugarekin.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru lege honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

    Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

    Iruñean, 2016ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

    ERANSKINA

    ENTITATEAREN KODEA TOKI
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR