21/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren helburua Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken arloko eskumenak kudeatzea da.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 30eko 24/2015 Foru Dekretuaren arabera, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste: emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatu eta sostengatzea. Planak eta estrategiak proposatzea emakumeen ahalduntzea bultzatzeko eta elkartegintzan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzeko.

2006tik 2010era bitarteko Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako Nafarroako Foru Komunitateko I. Planaren xedeak eta helburuak indarrean daude, arloko plan berri bat onetsi arte. Planaren berariazko 8. arloan (“Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa”) helburu hauek agertzen dira: “Nafarroako gizartean hedatzea eta sentsibilizatzea emakumeen parte-hartze sozial, politiko eta sindikalak duen garrantziari buruz, benetako berdintasuna lortzeko”; “emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko erakunde politiko eta sindikaletan”; eta “emakumeen presentzia eta parte-hartzea sostengatu eta sustatzea Nafarroako elkartegintzan”.

Orobat, berariazko 6. arloan (“Emakumeak landa eremuan”), helburu hauek ezartzen dira: “Nafarroako gizartean hedatzea eta sentsibilizatzea landa eremuko emakumeen egoerari buruz”; “emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko landa eremuko erakunde politiko, sindikal, profesional eta sozialetan”; eta “emakumeen laneratzea eta emakumeek landako eremuko garapen ekonomikoan egiten dituzten ekarpenak aitortzea”.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen herritartasun osoa garatzeko, bidezkotzat jotzen du Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei laguntza eta baliabide ekonomikoak ematea, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskinean biltzen direnak.

  3. Ehun eta hogei mila (120.000) euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuaren “Emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak” izeneko B40001 B4100 4819 232203 kontu-sailaren kargura.

    Salbuespenez, eskaera asko aurkezten badira, handitzen ahalko da deialdi honi esleitutako zenbatekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren foru agindu baten bidez, beste deialdi bat egin gabe.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikorako eta Lankidetzarako Atalari igortzea, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

    Iruñean, 2016ko maiatzaren 23an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  6. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea da, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten, oinarriotan ezarritakoarekin bat eta kredituek ezartzen dituzten mugen barruan.

    Diru-laguntza hauen helburua emakumeen parte-hartze soziala eta genero berdintasuna gizartearen eta herritarren esparruan sutatzea da.

  7. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdi honen onuradun izan daitezke emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuk, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egiten badituzte eta oinarriotan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

  8. oinarria. Baldintzak.

    Diru-laguntza hauen onuradun izateko, emakumeen elkarteek edo irabazi-asmorik gabeko entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkeztean, eta baldintzak mantendu beharko dituzte diruz lagundutako jarduera egiten den aldian eta jarduera justifikatu arte.

    3.1. Eratua egotea indarra duen legeriaren arabera, nortasun juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.

    3.2. Jarduera Nafarroako Foru Komunitatean egitea.

    3.3. Estatutuetan berariaz agertzea helburu dutela emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea eta, horri lotuta, bere konpromisoa emakumeen egoera hobetzeko.

  9. oinarria. Gauzatze epea eta diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak.

    4.1. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 7ra bitarte gauzatu beharko dira.

    4.2. Proiektu hauek diruz lagunduko dira:

    4.2.1. Helburu hauek dituen jarduera bat (edo batzuk) garatzen duten proiektuak.

    1. Emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatu, sostengatu eta dinamizatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatuz eta elkartegintzan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatuz.

    2. Emakumeen elkarteak eta, oro har, emakumeak ahalduntzeko proiektuak sustatzea, baita elkarteak eta emakumeak gaitzeko proiektuak ere.

    3. Nafarroako Foru Komunitateko gizarte eta politika entitateen kudeaketan eta zuzendaritzan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatu eta sendotzea.

    4. Ikerketa-, hedapen- eta/edo sentsibilizazio-lana egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, emakumeen eskubideak sustatu eta defendatzeko arloan eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzeko arloan.

    5. Prestakuntza ematea, genero ikuspegitik, gai hauetaz: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen ahalduntzea, emakumeen presentzia bizitzaren arlo guztietan edo antzeko gaiak. Bazkideek lehentasuna izanen dute prestakuntza horretan, ezertan galarazi gabe herritar guztiei zuzendua egotea.

    6. Emakumeen kontrako indarkeria prebenitu eta ezabatzea.

    7. Emakumeen eskubide eta errebindikazioei dagokienez garrantzi bereziko egunak aldarrikatzea (tokikoak, erkidegokoak, naziokoak nahiz nazioartekoak).

    8. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko informazio eta sentsibilizazio sozialeko programak egitea, bai eta informazio-bide eta komunikabideetan emakumearen irudi berdintasunezkoa, anitza eta estereotiporik gabea sustatzeko ekintzak ere.

      4.2.2. Nafarroan aritzen diren emakumeen elkarteen arteko trukaketa, lankidetza eta topaketaren proiektuak. Emakumeen elkarteen arteko topaketak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko eremuetan eginen dira, helburu honekin: eremu horretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten emakumeen elkarteen sareak sortu, sustatu eta sendotzea.

      4.3. Elkarteek eta entitateek aurreko atalean adierazitako bi proiektu aurkez ditzakete: bat 4.2.1 atalean adierazitako proiektu eta jarduerei lotutakoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR