209/2022 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko sariak ematea arautzen duten oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

193. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 209/2022 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko sariak ematea arautzen duten oinarriak. Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu zenetik, Espainiako Konstituzioaren 48. artikuluan ezarritakoa betearaztera jo du, artikulu horren bidez botere publikoen esku uzten baita gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean modu libre eta eraginkorrean parte-hartzeko baldintzak sustatzea.

Apirilaren 6ko 125/1998 Foru Dekretuaren bidez ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko sariak, aitortza emateko gazteriaren arloan zerbitzuak ematen egindako ibilbide bati eta izan diren jarduketa nabarmenei, berdin pertsonek, elkarteek, instituzioek eta erakunde publiko zein pribatuek eginak izan.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 6.4 artikuluak xedatzen duenez, “gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak aitortzen ahalko du, publikoki, pertsonek, taldeek, erakundeek edo instituzioek, publikoek zein pribatuek, egindako lanaren eredugarritasuna, baldin eta lan horrek gazteen parte-hartzea, autonomia eta bizi kalitatea bultzatzen baditu. Gazteriaren arloko sari eta sariak emanen dira horretarako”.

Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko sariak eratzen dituen apirilaren 6ko 125/1998 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariari behar diren xedapenak eman ditzan dekretu hau garatu eta betearazteko; departamentuen egitura berria eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren egungo atxikipena kontuan harturik, eskudantzia hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ematen zaiola ulertu behar da.

Azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak sortu zuen Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa eta haren estatutuak onetsi zituen, non azaltzen baita, 2. artikuluan, erakundea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak emandako plangintza eta politika orokorreko jarraibideen menpe dagoela.

2022an gazteriaren arloko sariak emateko prozedura arautu eta artikulatzeko asmoz, beharrezkoa da sari horiek emateko deialdiaren oinarriak ezarriko dituen foru agindu bat onestea.

Horrenbestez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR