206/2014 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarria ezartzen duena Gizarte Politiketako Departamentuko Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eta Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta jardunbidea arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarri bat sortzeko eskatu dute aipatu Zuzendariordetzan (Abejeras, 5 bis, 7 eta 9, Iruña).

Bi arrazoi daude eskaera horretarako: alde batetik, aipatu administrazio unitateak esleiturik dituen eginkizunak betetzeko dokumentuen sarrera-irteerak ugari direlako, eta, bestetik, Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetza oso urrun kokatuta dagoelako Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistro Orokorraren bulegotik.

Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du herritarrek idazki eta komunikazioak aurkeztu ahal izateko eta Administrazioak ere halakoak bidali ahal izateko, Nafarroako Gobernuko departamentuek zilegi izanen dutela beren antolamenduan Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarriak ezartzea, Erregistro Orokorraren mendean, eginkizunen handiagatik edo nolakotasunagatik hala behar denean. Orobat, xedatzen du erregistro lagungarriek bermatu eginen dutela idazpena egiten zaien dokumentuak jaso eta bidaltzeko denbora hurrenkera, baita informatikaz erregistro bakarraren sisteman integraturik egotea ere.

Horrenbestez, ikusirik Gizarte Politiketako Departamentuak egindako eskaera eta Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuaren aldeko txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR