204/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programaren deialdia egiten duena, ikastetxe publiko gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2017-2018 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumak arautzen dituzten indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duen apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuak) ezartzen dute curriculumeko hizkuntza guztien ikaskuntza era bateratu eta koordinatuan eginen dela, ikaskuntza hori optimizatzeko. Halaber, curriculum arlo batzuk atzerriko hizkuntzetan irakasteko aukera aurreikusten dute, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sartu gabe.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu atal elebidunen programaren deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2017-2018 ikasturtean programa hori emateko.

Hezkuntza Departamentuak, institutuetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatu eta hobetzeko asmoz, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunak eskaintzen ditu zenbait ikastetxetan, Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzetan ikasteko dauden programen jarraipen gisara. Dena dela, egokia iruditzen zaio atal elebidunak ere mantentzea, Bigarren Hezkuntzako eskaintza zabalagoa izan dadin.

Atal elebiduna eskaini dezakete, orobat, programa eleaniztunik izan gabe ere, ikasleentzako hizkuntza arloko eskaintza zabaldu nahi duten ikastetxeek.

Atal elebidunen programan, hizkuntzaz kanpoko arlo baten edo gehiagoren curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira, partez edo osorik. Curriculumeko hizkuntzen tratamendu integratua (HTI) eta curriculum edukien eta hizkuntzen arteko integrazioa dira ikaskuntza horren oinarri metodologikoak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programaren deialdia egitea, ikastetxe publiko gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

  2. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa emateko oinarriak onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

  5. ERANSKINA

    Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutu publikoetan ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa ematea baimentzeko

    Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

  6. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko BHI eta DBHI guztiek eskatzen ahal dute baimena atal elebidunen programa emateko, deialdi honetan parte hartzea eskatzen badute eta baldintza guztiak betetzen badituzte.

  7. Atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

    –Programa ezarri eta lehen urtean atal elebidunean jardun behar duten departamentu didaktikoak (5. eranskina).

    –Eskola Kontseilua (6. eranskina).

    2.2. Bere irakasgaia atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– daukan irakasle batek gutxienez, ikastetxeko behin betiko plantillakoak, berariazko konpromisoa adierazi beharko du.

    2.3. Atal elebidunerako proiektu bat egitea (4. eranskina), atal hori irakasteko aurreikusitako programazioa jasoko duena. Honako alderdi hauek zehaztuko dira:

    2.3.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2017-2018):

    –Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

    –Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

    –Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta Atzerriko Hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

    –Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

    –Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

    –Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

    2.3.2. Atal elebiduna etapako hurrengo ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

    –Aurreikuspenen arabera, zer irakasgai emanen d(ir)en atzerriko hizkuntzan.

    –Aurreikuspenen arabera, zer plantilla izanen den ataleko programa emateko.

    –Ziurtagiririk izan gabe etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten ikastetxeko irakasleen egiaztapenerako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR