202/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira laguntzak emateko deialdi bat eta oinarri arautzaileak 2018ko bigarren hiruhilekoan Nafarroako Foru Komunitatean izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018ko bigarren hiruhilekoan Nafarroako Foru Komunitatean izandako euriak ohi baino askoz ugariagoak izan dira. Hori dela eta, Aragoi, Arga, Ebro eta Ega ibaiak normalean baino askoz gehiago handitu dira.

Horren ondoriozko uholdeek honako hauek ekarri dituzte berekin: kalte handi samarrak azpiegitura publiko eta pribatuetan, galerak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan, eta eraginak natur ingurunean eta ondasun publiko nahiz pribatuetan.

Egoera ikusita, Nafarroako Gobernuak adierazi du zenbait neurri hartzeko konpromiso irmoa duela, gertatutako kalteak konpontzeko, kaltetutako azpiegiturak berritzeko eta aparteko uholdeek eragindako kalteengatik ukitutakoei konpentsazioa emateko.

Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak 2. artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izan ditzaketen laguntzekin batera. Gobernu Kontseiluak berretsi beharko du foru agindua, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

2018ko ekainaren 6ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak jarduketa plan bat onetsi zuen 2018ko apirilean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako aparteko eurite eta uholdeek eragindako kalteak konpontzeko. Aparteko euriteak maiatzean eta ekainean mantendu direnez, jarduketa plana hilabete horietara hedatzea aurreikusten da.

Beraz, ekintza planean ezartzen diren neurriak Estatuko Administrazio Orokorrak har ditzakeen neurrien osagarriak eta subsidiarioak dira, ordena horri jarraikiz, eta, neurriok abiarazteko, behar bezalako koordinazioa egon beharko da bi administrazio publikoen artean, baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra oztopatzen duten gainjartzeak edo irizpide ezberdinak saiheste aldera.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 29ko 151/2018 Foru Aginduak zehaztutako lurralde eremuan dauden ustiategiei emanen zaizkie laguntzak (foru agindu hori 2018ko ekainaren 12an argitaratu zen, eta haren bidez onetsi ziren 2018ko apirilean Nafarroako Foru Komunitatean gertatu aparteko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda, kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak eta horiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak), baita eskaerak aurkezteko deialdi honen seigarren oinarrian aurreikusitako epean foru aginduak izan ditzakeen aldaketek mugatutako eremuan dauden ustiategiei ere.

Foru agindu honen bidez uholdeek kaltetutako ureztatzaileen elkarteei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira; nekazaritzako azpiegituretan izan diren kalteak konpontzea da laguntzen xedea, kalte horiek konpontzeko jarduketa plana onesteko Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 6an hartutako Erabakiaren eranskineko 3.2 puntuari jarraikiz.

Hondamendi naturalek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan jasota daude, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Batasunaren erregelamendu horren 2.9 artikuluan jasotako hondamendi naturalen artean elur-jausiak, luiziak eta uholdeak agertzen dira.

Ordaindu beharreko kalteak nolakoak diren ikusita, bidezkoa da laguntza hauen interes publikoa deklaratzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ondorioetarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela ikusirik, espedienteari izapidetze aurreratuko espedientearen izaera ematea proposatzen da, kreditu egokia eta nahikoa izateko baldintzarekin betiere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den bezala.

  2. Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpenerako eredua, laguntzen eskabidearena eta erreferentziako gehieneko prezioena onestea; foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinetan jasota daude.

  3. 900.000 euroko gastua baimentzea ureztatzaileen elkarteen nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteen gastu konpromisoei aurre egiteko, 2019ko Gastuen Aurrekontuetan gaituko den partidaren kargura, 2018ko Gastuen Aurrekontuetako partida honen baliokide gisa: 720000-71510-7819-414100 partida, “Ureztatzaileen elkarteen nekazaritzako azpiegituren konponketa, aparteko uholdeengatik” izenekoa; betiere ekitaldi horretan kreditu egokia eta nahikoa baldin bada.

  4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, salbuespen eskaera argitaratu beharko da Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluarekin bat.

  6. Deialdi hau eta bere oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

  7. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

    Iruñean, 2018ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR