2019ko tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantza fiskalak

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Monteagudoko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantza fiskalak, 2019an aplikatuko diren tarifei dagokienez.

Dagokion iragarkia 2018ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an eta, ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean, inork ez du espedientearen aurkako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira 2019an aplikatzekoak diren ordenantza, tarifa eta igorpenen aldaketak, 2018an erabilitako igorpen eta kuotak %2ko igoz, tasa eta prezio publikoen ordenantza fiskalen tarifetan, bai eta udal-ordainarazpenen igorpenena ere, betiere legezko mugen barnean; igoera hori egiteko, euroaren zentimoak gora edo behera biribilduko dira, 5era edo 0ra. Espedientea 2019ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

2019KO TASA ETA PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO ORDENANTZA FISKALAK

  1. –Ordenantza fiskalak.

    Ordenantza fiskal orokorra.

    Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza fiskal orokorra.

    Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasei buruzko ordenantza fiskala.

    Irekitzeko lizentzien tasei buruzko ordenantza fiskala.

    Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.

    Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku eta bestetarako erreserbatzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.

    Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari buruzko ordenantza fiskala.

    Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketa batzuetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

    Landazaintzako tasari buruzko ordenantza fiskala.

    Herri-lurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

    Barruti publikoan ehiza egiteko baimenen prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.

    Makineria eta materialak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantza fiskala.

    Hilerria erabiltzeari eta bertako eskubide eta tasei buruzko ordenantza.

    Merkataritza ez-egonkor eta haren tasak arautzen dituen ordenantza.

    Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

    Udalaren liburu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR