200/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Adinekoen Kontseilua adineko pertsonen gaineko kontuetarako kide anitzeko kontsulta organoa da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia. Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, hirugarren adineko pertsonek parte hartu ahal izan dezaten gizarte-sektore horren egoera hobetzeko ekimenetan.

Urriaren 24ko 88/2018 Foru Dekretuaren bidez, aldatu egin zen Nafarroako Adinekoen Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua, adineko pertsonak ordezkatu eta defendatzen dituzten entitate eta elkarteen parte-hartzea eraginkorragoa eta errealagoa izan dadin.

Foru dekretu horren 4.2 eta 4.3 artikuluetan ezartzen da kontseiluko lehendakaria izanen dela gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularra, eta lehenengo lehendakariordea, berriz, adinekoen arloan eskumena duen zuzendaritzako titularra. 4.4 artikuluan ezartzen da bigarren lehendakariordea izanen dela foru dekretu horrexen 4. artikuluaren 5. apartatuko b), c), d), e) eta f) letretan adierazten diren elkarte, entitate eta erakundeen ordezkari diren kontseilukideek beren artetik aukeratutako pertsona bat.

Araudi berriak eskatzen du Nafarroako Adinekoen Kontseiluko gainerako kideak izendatzea, betiere Kontseiluaren osaera berriaren arabera.

Horrenbestez, azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kide:

    1. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako bi kide, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artetik hautatuak:

      –Carlos Arana Aicua jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.

      –Carmen Maeztu Villafranca andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.

    2. Hamalau kide gizarte zerbitzuen barrutiren batean aritzen diren adineko pertsonen elkarteen ordezkari gisa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat:

      –Emilio Boulandier Maiza jauna, Ipar-mendebaldeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.

      –José Luis Legarra Iriarte jauna, Ipar-mendebaldeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.

      –Salvador Rubin López jauna, Ipar-ekialdeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.

      –Javier Goicoa Juango jauna, Ipar-ekialdeko gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR