20/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, maiatzaren 13ko 17/2020 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozeduraren bidez eman apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuak langile autonomoentzat araututako laguntzak, (foru lege-dekretu horren bidez onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 20/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, maiatzaren 13ko 17/2020 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozeduraren bidez eman apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuak langile autonomoentzat araututako laguntzak, (foru lege-dekretu horren bidez onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak). ZIOEN AZALPENA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak maiatzaren 13an emandako 17/2020 Foru Aginduaren bidez, ezarri zen zer prozeduraren bidez eman apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuak langile autonomoentzat araututako laguntzak (foru lege-dekretu horren bidez onetsi ziren koronabirusaren (COVID 19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak). Foru agindu horri lehendabiziko aldaketa bat egin zitzaion Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren maiatzaren 29ko 18/2020 Foru Aginduaren bidez.

Gero, apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuaren 2. artikulua aldatu da ekainaren 17ko 6/2020 Foru Lege-dekretuaren azken xedapenetako seigarrenaren bidez (foru lege-dekretu horren bidez, premiazko neurriak onetsi ziren koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko). Aldaketaren arrazoia da aldizkakoak direla kulturaren sektoreko langile autonomoek egiten dituzten jarduerak, eta horrek behartzen du alarma egoera deklaratu zenetik eskaera eskatzen den bitartean Nafarroan honako hauetan alta emanda egoteko betebeharra egokitzera: ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko araubidean edo aurreikuspen sozialeko mutualitate batean. Hala, pertsona horiek eskura dezakete 700 euroko laguntza fakturazioa murrizteagatik, baldin eta alta emanda egon badira aipatutako zergan eta araubidean edo mutualitatean, gutxienez 4 hilabetetan edo 120 egunetan alarma egoera 2020ko martxoaren 14an deklaratu aurreko hamabi hilabetean.

Hori ikusita, bidezko da modu berean aldatzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren maiatzaren 13ko 17/2020 Foru Agindua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak maiatzaren 13an emandako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR