20/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdi bat onesten duena Nafarroako toki entitateentzat, 2016an proiektuak gara ditzaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko eta 'Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak' programako jardunbide berritzaile eta transferigarriak garatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan genero berdintasuna lortzea du helburu Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak Nafarroan deuseztatzen lagunduz. Horretarako, irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsita dituen estatutuen arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena dagokio Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta bere helburuetako bat da Nafarroako Administrazio Publikoei laguntza ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planaren (2006-2010) helburu eta jomugek indarrean jarraitzen dute beste plan bat onetsi arte, eta hartan adierazten denez, "tokiko esparrua da herritarrengatik eta sare ekonomiko eta sozialetik hurbilen dagoena" eta hortaz da "esparru egokienetako bat emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna integratzeko". Horregatik, Planak atal bat ezartzen du Toki Administrazioko Berdintasun Politikei buruz 1. zeharkako arloan. Atal horren barrenean, "Nafarroako toki entitateen konpromisoa, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunarekikoa, bultzatu beharra" deklaratzen da, eta "tokiko garapena lehentasuntzat jotzen, planaren ekintza guztiak hara bideratu beharrak izanik".

Halaber, "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak batera eramatea; erantzukizun partekatua" izeneko 7. arlo berariazkoan, 7.3.6 ekintza biltzen da: "Udalek, garrantzia duten gizarte eragileekin adosturik, batera eramatearen aldeko neurriak har ditzaten lagundu eta sustatzea."

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa lortzeko lehentasuntzat jotzen du genero berdintasunerako politikak Toki Administrazioarekin batera sustatzea. Horretarako, modu egituratu, koordinatu eta sistematikoan lan egin beharra dago, lurraldeko errealitate ezberdinen premiei eta berezitasunei erantzunez.

Toki entitateetako errealitate desberdinen premia eta berezitasun horiei erantzuteko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diru-laguntzen deialdi hau planteatzen du, bai toki entitateentzat banan-banan, bai toki entitateen batasunentzat, foru agindu honen ondorioetarako akordioak eginez gero.

2016an emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak burutzen dituzten Nafarroako toki entitateak diruz laguntzea du xede deialdi honek. Foru aginduak modalitate desberdinak aurreikusten ditu diru-laguntzarako, beharkizun eta diru kopuru desberdinak ezartzen baititu; alde batetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzen duten proiektuak egiteko berdintasuneko agentea duten toki entitateentzat eta, bestetik, figura profesional hori gabe, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten toki entitateentzat. Orobat, toki entitateek "Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak" programako jardunbide berritzaile eta transferigarriak, In-Pactos proiektuaren bidez garatzea da deialdiaren xedea, tokiko ituna duten hainbat lurraldetan aplikatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdia onestea Nafarroako toki entitateentzat, 2016an proiektuak gara ditzaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko eta "Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak" programako jardunbide berritzaile eta transferigarriak garatzeko.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Guztira 281.421,23 euroko gastua baimentzea, honela banatuta gutxi gorabehera:

    –231.421,23 euro, 2016ko gastuen aurrekontuko "toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak sustatzeko" izeneko B40001 B4100 4609 232200 kontu-sailaren kargura ordainduko dena.

    –50.000 euro, 2016ko gastuen aurrekontuko "toki entitateentzako transferentziak, Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunen garapenerako" izeneko B40001 B4100 4609 232202 kontu-sailaren kargura.

    Salbuespen gisa, deialdi honetarako zenbatekoa handitzen ahalko da, kontuan hartuta zenbat eskaera aurkezten diren; horretarako, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren foru agindu bat beharko da, baina ez da beste deialdi bat egin beharko.

  4. Foru agindu hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikorako eta Lankidetzarako Atalera eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2016ko maiatzaren 13an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  6. oinarria. Xedea eta helburua.

    Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko 2016an egiten diren proiektuak gauza ditzaten.

    Orobat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdiak, 2016an "Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak" izeneko programako jardunbide berritzaile eta transferigarrien proiektuak gara ditzaten In-Pactos proiektuaren bidez.

  7. oinarria. Entitate onuradunak eta diru-laguntzaren modalitateak.

    2.1. Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean izaera hori aitortua duten Nafarroako toki entitateak, baldin oinarri hauetan ezarritako beharkizunak betetzen badituzte.

    2.2. Modalitate hauek ezartzen dira diru-laguntzarako:

    1. 1. modalitatea: Berdintasuneko Agentea kontratatuta edo plantillan izan eta, kontratazio hori dela eta, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzarik ez duten Nafarroako toki entitateek garatzen dituzten proiektuak.

    2. 2. modalitatea: Berdintasuneko Agentea kontratatuta edo plantillan izan eta, kontratazio hori dela eta, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntza duten Nafarroako toki entitateek garatzen dituzten proiektuak.

    3. 3. modalitatea: Berdintasuneko Agentea kontratatuta edo plantillan ez duten Nafarroako toki entitateek garatzen dituzten proiektuak.

    4. 4. modalitatea: Gaur egun Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Ituna duten Nafarroako toki entitateek garatzen dituzten proiektuak.

  8. oinarria. Baldintzak.

    3.1. Nafarroako toki entitateek hurrengo beharkizunak bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean eta haiek betetzen jarraitu beharko dute jarduera diruz laguntzen den epe osoan eta hura justifikatu arte:

    1. 1. eta 2. modalitateak:

  9. B mailako Berdintasuneko Agentea kontratatua edo plantillan izatea, lanaldi osorako.

    Toki entitateak zerbitzua lanaldi partzialean egiten duten pertsonak kontratatuak dituenean, proiektuek ez dute diru-laguntzarik jasoko, non ez den agente nagusiaren lanaldia familiako arrazoiengatik edo genero indarkeriaren biktima izateagatik murriztu; orduan, zilegi izanen baita bi lagunen artean betetzea lanaldi osoa.

    Orobat, toki entitateek akordioak egiten ahalko dituzte beste toki entitate batzuekin, lanaldi osoko berdintasuneko agentea izatearen beharkizuna betetzearren. Kasu horretan, diruz laguntzeko proiektu bakar bat beharko dute aurkeztu, eta bi entitateen artean garatu.

  10. Berdintasunaren Alor edo Zinegotzigoan 2016rako kontu-sail edo aurrekontu bat esleitua edukitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuak finantzatzeko.

  11. Aukera berdintasunerako plana edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako plan estrategikoa edo ekintza positiboaren plana edo lanerako urteko plana izatea, Udalaren berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidearen araberakoa.

  12. Entitate eskatzailearen organo eskudunaren baimena, berdintasuneko agente gisa kontratatzen den pertsonak parte har dezan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren eta berdintasunaren arloetan 2016. urtean antolatzen duen etengabeko prestakuntzaren programan, horrelakorik antolatzen bada.

    1. 3. modalitatea:

  13. Berdintasunaren Alor edo Zinegotzigoan 2016rako kontu-sail edo aurrekontu bat esleitua edukitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuetarako.

  14. Eskaera egiten den unean, B mailako eta lanaldi osorako Berdintasuneko Agentea kontratatua edo plantillan ez izatea.

    1. 4. modalitatea:

  15. Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Ituna izatea.

    4 oinarria. Exekuzio epea eta diru-laguntza izan dezaketen proiektuak.

    4.1. Diru-laguntzen xede diren proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 11 bitartean egin beharko dira.

    4.2. Toki entitateek proiektu bakar bat aurkezten ahalko dute 1., 2. eta 3. modalitateetan eta, gainera, zilegi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR