2/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

101. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 2/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. HITZAURREA

2021eko abenduaren 29an, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Legearen hitzaurrean adierazten denez, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasun handia murrizteko beharrezkoak diren egiturazko erreformei aurre egiteko beharrari erantzun nahi zaio, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin bat. Plan horrek Europako Batzordearen aldeko ebaluazioa jaso du.

Ildo horretan, 20/2021 Legearen xedea da, batetik, bitarteko langileen aldi baterako izaera indartzea, eta horrez gain, izaera hori eskuratzeko prozedurak argitzea, kargu-uzteen arrazoiak finkatzea, lanpostu hutsak betetzeko langileen bitarte baterako izendapenen gehieneko iraupena mugatzea (prebentzio-neurri gisa, figura hori gehiegi erabil ez dadin), eta gehieneko iraunaldiak ez betetzearen ondorioak ezartzea.

Bestalde, lege honek, egungo egoera arintzeko berehalako neurri gisa, administrazio publikoetako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bat egitea aurreikusten du, ekainaren 27ko 3/2017 Legean eta uztailaren 3ko 6/2018 Legean araututakoez gain (3/2017 Legea 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa da, eta 6/2018 Legea, berriz, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa), helburua baita enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murriztea eta gehienez ere %8ko egiturazko behin-behinekotasuna lortzea administrazio publiko guztietan.

Aipatutako abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, hamargarren xedapen gehigarrian, xedatzen du hura Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko dela Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan ezarritako moduan.

Izan ere, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1 artikuluaren arabera, Nafarroak, bere foru araubidearengatik, eskumen osoa du Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu-araubidearen gainean, Estatuko oinarrizko legediak funtzionario publikoei aitortzen dizkien funtsezko eskubideak eta betebeharrak errespetatuz. Bestalde, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluak lehenengo apartatuan ezartzen duenez, kasu berezi eta oso presakoetan, Nafarroako Gobernuak behin-behineko legezko xedapenak ematen ahalko ditu, foru lege-dekretuaren forma hartuko dutenak. Manu horrek berak lege-mailako xedapen mota horren bidez arautu ezin diren gaiak zerrendatzen ditu, baina hizpide dugun gai hau ez dago horien artean.

Horrenbestez, foru lege-dekretu honek Nafarroako Foru Komunitatean administrazio publikoen zerbitzuko langileak arautzeko dagoen foru araudi propioa egokitu nahi du, foru ordenamendu juridikoan sartuz Estatuko oinarrizko araudi horren funtsezko eskubide eta betebeharrak, aldi baterako langileei dagokienez, kasu honetan administrazio-kontratazioari lotuak, bai eta egonkortze prozesu honetan tramitatu behar diren langileen hautapen prozedurak behar bezala antolatzeko behar diren gainerako aurreikuspenak ere.

Arau hau foru lege-dekretu gisa tramitatzea justifikatzen duten arrazoiak abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak abian jartzeko premiaren ondorio dira. Izan ere, prozesu horietan egin beharreko enplegu publikoaren eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bestalde, enplegu publikoaren eskaintzan sartutako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuetarako deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dira, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da prozesu horien ebazpena.

  1. tituluan, Nafarroako Administrazio Publikoetan aldi baterako langileak administrazio-araubidean kontratatzeko lege-arauak aldatzen dira. Zehazki, honako hauek aldatzen dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 88. artikulua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 29. artikulua. Izan ere, bi artikulu horiek administrazio-araubidean kontratatutako langileei buruzkoak dira. Aldaketa horrek berekin dakar, batez ere, administrazio-kontrataziorako kasuak definitzea (horiei erantsi zaie gehiegizko zereginak egoteagatik edo zereginak pilatzeagatik egindako kontratua), administrazio-kontratazioaren gehieneko iraupen-epea ezartzea (eta, puntu horretan, nabarmentzekoa da, batetik, hiru urteko gehieneko iraupena izanen dutela lanpostu hutsak betetzeko kontratuek, eta, bestetik, urtebetera murriztu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, behar bezala justifikatutako langile beharrei erantzuteko eta behar horiei erantzuteko langile finko aski ez dagoela frogatuta, egiten diren kontratuen gehieneko iraupena), eta konpentsazio ekonomiko bat finkatzea administrazio-kontratudunen gehieneko iraunaldia betetzen ez duten kasuetarako.

    Ondoren, II. tituluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek aldi baterako enplegua egonkortzeko deitu beharreko prozesuak arautzen dira. Horri dagokionez, enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartu beharreko lanpostuen zenbaketa arautzen da, bai eta aldi baterako enplegua egonkortzeko tramitatu behar diren hautapen prozedurak ere –oposizio-lehiaketa eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa–, eta enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan agertzen diren lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketei aplikatu beharreko erregulazioa finkatzen da; tramiteen sinplifikazioa eta hautapen prozeduren fase bakoitzaren epeak arautzen dira, prozedurak adierazitako epeetan ebatzi ahal izateko; azkenik, egonkortze prozesuak ez gainditzeagatik eman beharreko konpentsazio ekonomikoa arautzen da. Halaber, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenden funtzionamendua eta kudeaketa arautzen dira, egonkortze prozedurak tramitatu bitartean aplikatzekoak direnak.

    Lehenengo xedapen gehigarriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak II. tituluan jasotako erregulaziora atxikitzeko aukera aurreikusten du, osorik edo partez.

    Bestalde, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek arautzen dituzte, hurrenez hurren, Hezkuntza Departamentuak aldi baterako enplegua egonkortzeko tramitatzen dituen prozedurei aplikatu beharreko arauak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tramitatzen dituzten aldez aurreko barne egokitzapenerako prozedurei aplikatu beharreko arauak.

    Azkenik, foru lege-dekretu honek xedapen iragankor bakarra du, tresna informatikoak administrazio-kontratudunen erregulazio berrira egokitzeari buruzkoa, eta hiru azken xedapen: lehenengoak arau hori betearazteko behar diren baliabideak gaitzea aurreikusten du; bigarrenak Nafarroako Parlamentura bidaltzeko betebeharra ezartzen du, baliozkotu ahal izateko; eta hirugarrena, berriz, indarrean jartzeari buruzkoa da.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrak aztertu du proiektua.

    Honaino azaldu diren arrazoiek justifikatzen dute foru lege-dekretu hau onestea, aipatu neurriak berehala hartzea behar-beharrezkoa baita.

    Horregatik guztiagatik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluan jasotako baimena erabiliz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 23an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

    DEKRETATZEN DUT:

  2. TITULUA

    Nafarroako Administrazio Publikoetan aldi baterako langileak administrazio-araubidean kontratatzeko lege-arauak aldatzea

    1. artikulua. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzea.

    Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 88. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

    “88. artikulua.

    1. Nafarroako Administrazio Publikoek honako kasu hauetan bakarrik eginen dituzte administrazio-kontratuak:

    1. Langileak ordezkatzea.

    2. Beren plantilla organikoetan hutsik dauden lanpostuak aldi baterako betetzea, gehienez ere hiru urterako.

    3. Aldi baterako programak gauzatzea, azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egiteko. Programa horiek ezin izanen dute hiru urte baino gehiago iraun, baina hamabi hilabetera arte luzatzen ahalko dira, baldin eta programa Europako proiektu bat gauzatzearekin lotuta badago.

    4. Gehiegizko zereginak egotea edo zereginak pilatzea; gehienez ere bederatzi hilabeterako. Ezin izanen da inola ere kontratu hau luzatu, ezta beste bat formalizatu ere, premia berari erantzuteko.

    5. Ikastetxeetan, irakasleei eta laguntzako langileei dagokienez, behar bezala justifikatutako beharrei erantzutea, baldin eta egiaztatzen bada langile finko nahikorik ez dagoela horiei aurre egiteko. Kontratuaren iraupena kontratuan bertan ezarriko da, eta ez du inola ere gaindituko hurrengo ikasturtearen hasiera eguna. Beharrei aurre egiteko izenpetzen diren irakasleen kontratuetan ikastetxeetako curriculum-orduak nahiz ikasturte bakoitzari dagozkion unean uneko premiak jasotzen ahalko dira.

      2. Langileak administrazio-araubidean kontratatzeak ez du inola ere ekarriko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR