2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gutxieneko zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko zahar egoitzen, eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntzaren eremurako, 2022ko urtarrilaren 13ko 7:00etatik 2022ko urtarrilaren 14ko 7:00ak arte deitutako greba-deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gutxieneko zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko zahar egoitzen, eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntzaren eremurako, 2022ko urtarrilaren 13ko 7:00etatik 2022ko urtarrilaren 14ko 7:00ak arte deitutako greba-deialdia dela eta. ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek greba-deialdia egin dute 2022ko urtarrilaren 13ko 7:00etatik urtarrilaren 14ko 7:00etara bitarteko lanaldietarako, Nafarroako Foru Komunitateko zahar egoitzen, eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntzaren eremuan.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Adinekoen zainketen arloan eta, oro har, gizarte zerbitzuen arloan, zerbitzu jakin batzuek (egoitza zentroak, etxebizitzak, eguneko arretarako zentroak eta etxeko laguntza zerbitzuak, besteak beste) berehalako erantzuna ematen dute zainketa beharrei loturiko hainbat egoeratan; izan ere, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonal eta soziala eta laguntza indibiduala, familiarra edo kolektiboa eskaintzen diete egoera ahulean dauden gizarte taldeei, konparazio batera, mendekotasuna duten pertsonei, desgaitasun fisiko, sentsorial edo adimenekoa dutenei, adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei.

Laguntza zerbitzu horien instalazioetan, batzuetan, oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendeari arreta ematen zaio, eta beste batzuetan, hainbat zerbitzu, tratamendu, programa eta laguntza eskaintzen dira bertan. Gutxieneko zerbitzuak finkatzean, ezinbestekoa da erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko nahitaezkoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzea, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Azpimarratu beharra dago gizarte baliabide horien erabiltzaileentzako gutxieneko arretaren barruan haien oinarrizko beharrak estaltzeko diren jarduera guztiak sartzen direla, hala nola elikadura, baina, baita ere, zainketa pertsonalari, komunikazioari, joan-etorriei, kontrolari eta babesari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR