2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan (zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri baitziren, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta) eta abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan ezartzen ziren neurriak luzatzen baitira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

10. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Aginduan (zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri baitziren, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta) eta abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduan ezartzen ziren neurriak luzatzen baitira. Irailaren 29an Osasuneko kontseilariaren 35/2021 Foru Agindua onetsi zen. Haren bidez bertan behera utzi ziren COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta hartu eta indarrean ziren berariazko neurrien ondoriozko murrizketak. Foru agindu horren hirugarren xedapen gehigarrian ezarri zen baldin eta, edozein arrazoi tarteko izanik ere, Nafarroako Foru Komunitatean aldatzen badira egoera epidemiologikoa eta pandemia orokorraren egungo joera, osasun agintaritzak egoki irizten dizkion osasun arloko prebentzio neurri berariazkoak ezartzen ahalko dituela osasun publikoa babesteko eta COVID-19agatiko kutsatzeak saihesteko asmoz. Horrelakoetan, bete beharko ditu indarrean diren osasun arloko arauetan ezarritako zuhurtasun eta proportzionaltasun printzipioak.

Geroago, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri baitziren, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta; bertan prebentziorako osasun gomendio batzuk ezarri ziren, bai eta ziurtagiri bat aurkeztu beharraren neurria ere, 12 urteko eta hortik gorako pertsonak lokal eta establezimendu hauetara sartzeko: diskoteken, dantzalekuen, eta ikuskizunetarako kafetegien lizentzia duten lokal eta establezimenduak, lizentzia berezia duten tabernak, 60 jankidetik gorako edukiera duten jatetxeak (unibertsitateetako jantokiak eta enpresako jantokiak izan ezik) eta 1.000 pertsonatik gorako edukiera izanik barneko guneetan egiten diren kultura arloko ekitaldi jendetsuak, jan-edanak eskaintzen direnean. Aipatutako agiriak, osasun zerbitzu publiko batek edo Osasun Departamentuak baimendutako zentro batek emandakoak, egiaztatu behar du haren titularrari eman zaiola COVID-19aren aurkako txertaketaren pauta osoa, baimendutako txertoren batean oinarritua (txertaketa ziurtagiria), titularrak COVID-19arekin lotutako proba diagnostiko negatibo bat duela, azken 72 orduetan egina RT–PCR proben kasuan eta azken 48 orduetan antigenoen testen kasuan (proba diagnostikoaren ziurtagiria), edo titularra COVID-19tik sendatu dela azken sei hilabeteetan, agintaritza eskudunak baliozkotu duen proba diagnostiko baten bidez lortutako emaitza positibo baten ondoren (sendatze ziurtagiria). Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak azaroaren 25eko 164/2021 Autoaren bidez.

Halaber, Osasuneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1155/2021 Ebazpenaren bidez, osasun arloko prebentzio gomendio garrantzizkoak eman ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz. Gomendio horiek orokorrak ziren, sektore espezifikoei eta Eguberrietako ekitaldiei buruzkoak, eta beren helburua zen birus horrek Nafarroan duen transmisio komunitario handia minimizatzea eta osasun sistemaren egoera zaintzea, batez ere oinarrizko laguntza, osasun etxeak eta zainketa intentsiboetako unitateak, bai COVID-19ak dakarren eskaerengatik, bai COVID-19arekin zerikusirik ez duten beharrengatik; eta aldi berean, helburua zen, noski, gizartearen gehiengoak azken hilabeteetan egin duen ahaleginari esker lortutako suspertze sozial, emozional eta ekonomikoa ahalik eta gehien babestea.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 26ko 63/2021 Foru Aginduaren bidez, aurreko foru aginduetan hartutako neurriak indartu egin ziren. Izan ere, COVID-19...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR