2/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 2/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Apirilaren 27ko 7/2021 Errege Lege-dekretuak abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa, zerga arloko barne ordenamenduan sartzeko Kontseiluaren abenduren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatu baitzituen 2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua, zerbitzu-prestaziorako eta ondasunen urrutiko salmentarako balio erantsiaren gaineko zergaren zenbait betebeharrei dagokienez, baita Kontseiluaren azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua ere, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatu zuena ondasunen urrutiko salmenten zenbait xedapeni eta ondasunen entrega nazional batzuei dagokienez.

Zuzentarau horien transposizioa gure barneko ordenamendura eginda, merkataritza elektronikoaren BEZaren tratamenduaren erregulazioa amaitzen da, eta tributazio arauak ezartzen dira ondasunen entregak eta zerbitzuen prestazioak egiteko; horiek, eskuarki, Internet bidez eta beste bitarteko elektroniko batzuk erabiliz kontratatzen dituzte Europar Batasuneko azken kontsumitzaileek, eta enpresaburuek edo profesionalek igortzen edo ematen dituzte Europar Batasuneko beste Estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik. Eragiketa horiek BEZari lotzen zaizkio salgaiaren helmugako estatuan edo hartzailearen egoitzaren estatuan; hortaz, areago orokortzen dute BEZa helmugan tributatzeko printzipioa mugaz haraindiko eragiketetan. Bestalde, leihatila bakarreko araubide bereziak zabaltzea da merkataritza elektronikoaren BEZa kudeatzearen oinarria; izan ere, berariazko prozedura izanen da Europar Batasunean eragiketa horiek sortutako BEZa kudeatu eta biltzeko. Merkataritza elektronikoaren BEZaren erregulazio berriak barnean hartzen ditu, lehendabiziko aldiz, merkataritza elektronikoa errazten duten interfaze digitalen titularrak, zergaren bilketa, kudeaketa eta kontrolaren beraren laguntzaileak izanen baitira.

Kontuan izan behar da ezen, 2017/2455 (EB) Zuzentarauan hartutako lehen neurriek, 2019ko urtarrilaren 1ean indarra hartu ondoren, ekarri zutela tributazio arauak aldatzea bide elektronikoak, telekomunikazioak eta irrati-difusioa eta telebista erabiliz eginiko zerbitzuei, zerga eta administrazio kargak arin dakizkien Europar Batasuneko estatu bakar batean finkatuta noizean behin halako zerbitzuak egiten dituzten mikroenpresei, kontsumoko estatuan halako eragiketengatik tributatzeagatik. Horiek horrela, Europako eskalako atalase amankomun bat ezarri zen, 10.000 euro artekoa urte bakoitzeko, bide ematen duena, zenbateko hori gainditzen ez den bitartean, zerbitzuak ematen dituen establezimenduaren estatuko BEZa ordaintzeko zerbitzuengatik. Bestalde, arau berriak ezarri ziren fakturazio arloan, zerbitzu horien emaileak beharrik izan ez dezan Europar Batasunean zerbitzu horiek ematen dituen estatu guztien fakturazio baldintzak betetzeko; hortaz, enpresentzako kargak minimizatzeko, araubide bereziei heltzen dien zerbitzu-emailearen identifikazio estatuan aplikatu beharrekoak dira fakturazioari buruzko arauak. Bukatzeko, leihatila bakarreko araubide bereziei errazago heltzeko, baimena eman zitzaien Erkidegoan finkatuta ez dauden, baina, BEZaren ondorioetarako, Europar Batasuneko estatu batean erregistratuta dauden profesionalei eta enpresaburuei, erabil zezaten Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuentzat aplikatu beharreko araubide berezia. Aldaketa horiek indarrean diraute, eta aplikatu beharko dira, halaber, leihatila bakarreko araubide berezietan sartutako eragiketetan (transposizioaren xede direnak).

2017/2455 Zuzentarauaren bigarren zatiaren transposizioa egiteko (2021eko uztailaren 1etik aurrera aplikatu behar dira hango arauak), aldaketa ugari egin behar dira ondasunak entregatzearen tributazioan, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik igortzen baditu hornitzaileak azken kontsumitzaileek eskuarki Internet eta plataforma digitalen bidez eskuratzen dituzten ondasun horiek, bai eta zerbitzuak ematearen tributazioan ere, baldin eta zerbitzu horiek azken kontsumitzaileei ematen dizkieten enpresaburuak finkatuta ez badaude, zerga-egitatearen lokalizazioari buruzko arauen arabera, zerbitzu horiengatik BEZa ordaindu behar den estatuan. Era horretan, 2006/112/EE eta 2009/132/EE Zuzentarauen edukia egokitzen da globalizazioaren eta aldaketa teknologikoen ondorioz merkataritza elektronikoak izan duen hazkunde esponentzialera, eta helmugako inposizioaren printzipioa indartzen da, Europar Batasuneko estatuen diru-sarrera fiskalak babestu behar baitira; orobat, lehiarako baldintza ekitatiboak ezartzen zaizkie ukitutako enpresei, eta kargak minimizatzen.

Alde batetik, helburua izanik, enpresaburuek eta profesionalek, telekomunikazio, irrati-difusio eta telebistaz bestelako zerbitzuak ematen dituztenek, bai eta bide elektronikoz enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari direnei zerbitzuak ematen dizkietenek, BEZaren ondorioetarako, beren zerbitzuengatik Europar Batasunean BEZa ordaindu behar den estatu guztietan identifikatu beharrik ez izatea, zerbitzu-emate horiek sartuta daude enpresaburu eta profesionalentzat (Erkidegoan finkatuta egonda edo ez) leihatila bakarreko sistemaren bidezko aitorpen-likidazioaren xedekoak izan daitezkeenen artean.

Beste aldetik, Europar Batasunaren barneko urrutiko salmentei zabaltzen zaie araubide berezia, aplikatu behar zaiena Erkidegoan bai baina kontsumoko estatuan finkatuta ez dauden enpresaburuek edo profesionalek ematen dituzten telekomunikazio, irrati-difusio eta telebista zerbitzuei eta bide elektronikoen bitartez ematen direnei, eta antzeko araubide berezi bat ezartzen da hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentetarako. Aplikazio-eremua argi finkatzeko, ondasunak entregatzeko bi kategoria berri zehazten dira: batetik, Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmenten ondoriozkoa, eta bestetik, inportatutako ondasunen urrutiko salmenten ondoriozkoa. Halaber, haiei lotutako leihatila bakarreko araubide berezi berriak ere zehazten dira.

Ondorio horietarako, honako hau izanen da Europar Batasunaren barneko ondasunen urrutiko salmenta: Europar Batasuneko estatu batetik beste estatu batera igorritako edo garraiatutako ondasunak entregatzea, hartzaileek azken kontsumitzaileen izaera badute edo hala jarduten badute. Ondasunak entregatze horiek ez dira garraiobide berriak edo instalatu eta muntatzeko ondasunak izanen, eta hartzaileak salgaia Europar Batasuneko zer estatutan jasotzen duen, hor tributatuko dute. Entrega horiek egiten dituzten enpresaburuek eta hornitzaile profesionalek aukeratzen ahalko dute leihatila bakarreko sistema bati heltzea Europar Batasuneko estatu bakoitzean sortutako BEZa kudeatu eta likidatzeko.

Bestalde, honako hau hartzen da hirugarren herrialdeetatik edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentatzat: hirugarren herrialde edo lurralde batetik hornitzaileak igorri edo garraiatutako ondasunak entregatzea Europar Batasuneko estatu batean finkatuta azken kontsumitzaileen izaera duten edo hala jarduten duten hartzaileei. Halakoetan ere aukeratzen ahal da leihatila bakarreko araubide berezi bat, Europar Batasuneko kontsumoko estatu guztietan sortutako BEZa likidatzeko, hornitzailearen identifikazio estatuan zerga arloko administrazio bakar baten bidez.

Eragiketa horiek ez daude lotuta inportatutako ondasunen hartzaileak egiten duen ondasunen inportazioarekin, baina araubide bereziaren aplikazioa mugatzen da hirugarren herrialde edo lurralde batetik zuzenean igorritako ondasun inportatuen urrutiko salmentetara, baldin berezko balioa ez bada 150 eurotik gorakoa. Zenbateko horretaraino, mugako frankizia aplikatzen da. Beraz, ez da aitorpen osorik eskatzen aduanan inportatzeko unean. Aldi berean, araubide bereziaren aplikazioa errazteko eta zergapetze bikoitza saihesteko, BEZaren salbuespen bat ezartzen zaie ondasunen inportazioei, baldin eta inportatzeko unean aitortu behar badira zerga berezien xedeko produktuak kanpoan uzten dituen araubide bereziaren arabera.

Bestalde, Erkidegoan finkatuta ez dauden enpresaburuek eta profesionalek, heldu nahi baldin badiote inportatutako ondasunen urrutiko salmentetarako araubide bereziari, Erkidegoan finkatutako bitartekari bat izendatzen ahalko dute, beren izenean eta kontura ardura dadin BEZa likidatzeaz eta araubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR