2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Zizur Nagusiko “Santa Cruz” esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

32. ALDIZKARIA - 2021ko otsailaren 11a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Zizur Nagusiko “Santa Cruz” esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da Zizur Nagusiko Santa Krutz kaleko 220 etxebizitzatarako, 10 ataritan eta 4 jabeen erkidegotan banatuak daudenak, honako hauek zehazki:

–17., 19. eta 21. zenbakiak, A1 erkidegoa.

–27. zenbakia, A2 erkidegoa.

–33., 35. eta 37. zenbakiak, A3 erkidegoa.

–47., 49. eta 51. zenbakiak, A4 erkidegoa.

1978. eta 1984. urteen bitartean eraikitako lau eraikin dira, elkarren antzekoak. Erdisoto eta soto komuna dute, arkupez babestutako beheko solairua, non atariak dauden, eta etxebizitzetarako hamaika solairu. Eraikuntzari dagokionez, denek ezaugarri berberak dituzte, eta fatxadek ez dute isolamendu termikorik. Esku-hartzearen bidez, inguratzaile termikoa eta zentralizatutako instalazio termikoak hobetuko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Zizur Nagusiko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Zizur Nagusiko Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR