2/2020 FORU LEGEA, urtarrilaren 23koa, zeinaren bidez indarraldia luzatzen baitzaio 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeari, eta aldaketak egiten baitzaizkio.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 2/2020 FORU LEGEA, urtarrilaren 23koa, zeinaren bidez indarraldia luzatzen baitzaio 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeari, eta aldaketak egiten baitzaizkio. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ INDARRALDIA LUZATZEN BAITZAIO 2017-2019 ALDIRAKO TOKI INBERTSIOEN PLANA ARAUTZEN DUEN ABENDUAREN 13KO 18/2016 FORU LEGEARI, ETA ALDAKETAK EGITEN BAITZAIZKIO.

HITZAURREA

Nafarroak toki administrazioaren arloan duen eskumen historikoa baliatuz eman zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Aipatutako arauaren 61.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta toki entitateekin lankidetzan aritzeko tresna gisa, Nafarroako Gobernuak, kasuko gaikuntza egiten duen foru legearen esparruan, inbertsio planak ezartzen ditu, helburu nagusitzat dutenak Foru Komunitatearen lurralde osoan nahitaezko udal zerbitzuak bermatzea.

Agindu horretan xedatutakoa aplikatuz eman zen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duena, 100 milioi euroko aurrekontu zuzkidurarekin.

2017-2019 aldiko ekitaldietako bakoitzean, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak geroko ekitaldien kargurako gastua baimentzen eta konprometitzen du, kasu bakoitzean finkatutako urtealdi-mugak gainditu gabe; konpromiso ekonomikoak ordainketen aurreikuspenaren eta lanen exekuzioaren arabera egozten dira.

Betetzeko dauden konpromisoen egozpenerako eta betebeharren tramitaziorako egungo aurreikuspenekin, ikusten da ezinezkoa izanen dela 2019ko ekitaldian bukatzea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean jasotako obrak.

Bestalde, foru legean ezarrita dagoenez, konpromiso horiei erantzuteko behar diren zenbatekoak bermatuta daudenean, beste jarduketa batzuei helduko zaie, erreserban dauden inbertsioen lehentasun ordenari jarraikiz, eta horrez gain litekeena da presako lanak egiteko eskaerei ere aurre egin behar izatea.

Hori guztia dela eta, beharrezkoa da luzatzea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen indarraldia, eta horrela aukera emanen da, plan berri bat onetsi arte, indarreko planean sartutako inbertsio finantzagarri guztien konpromisoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR