2/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretuaren bitartez, Vianako Printzea Kulturaren Saria arautu zen. Kulturaren esparruko pertsona edo entitate aipagarrien ibilbidea aintzat hartzea du xede, kontuan hartuta bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa.

Foru dekretu horren 3. xedapena betetzeko, bidezko da Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2018ko edizioaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2018ko edizioaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean ageri direnak, onestea.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  3. Foru agindu hau igortzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2018ko urtarrilaren 12an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuak 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako deia egiten du, kulturaren munduan nabarmendu diren pertsonen edo entitateen ibilbidea aintzat hartzeko, bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lanagatik, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoagatik ere. Hona hemen ezarri diren oinarriak:

    OINARRIAK

  4. –Vianako Printzea Kulturaren Sariaren xedea.

    Kulturaren munduan nabarmendu diren pertsona edo entitateei beren ibilbidea azpimarratu eta aitortzea du xede aldian behingo sari honek, kontuan hartuta bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa.

  5. –Hautagaiak aurkezteko epea eta tokia.

    2.1. Proposamenak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea, 39, 1.a; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR