2/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 188 eredua: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 29ko 260/1999 Foru Aginduaren bidez, 188 eredua onetsi zen: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”. Kontuan izanik ia hogei urte igaro direla foru agindu hori onetsi zenetik, eta hainbat aldaketa izan dituela urteetan zehar, komenigarritzat jotzen da foru agindu berri bat onestea, aurrekoa indargabetzen duena, eta, hala, aipatutako ereduaren arauketa eguneratzea.

Gainera, azkeneko aldaketa bat gehitu da ereduaren erregistroko diseinuetan. Zehaztasun tekniko bat da, “Atxikipenaren %” eremuan, eta ez da aipamenik egiten atxikipen mota zehatzaz, zeina aldatu baitaiteke dena delako zergaren araudi substantiboan. Gainera, kendu dira A gakoa (hartzailearen erregistroko 152. idazgunea) eta “Informazio osagarria” eremua (hartzailearen erregistroko 92. idazgunetik 104.era bitartekoak).

Ondorio horietarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 90.5 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 48.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, hurrenez hurren, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetan bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), orobat, gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroa baimentzen du behar diren xedapenak emateko hura aplikatzeko. Ulertu behar da ezen Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari eginak direla, oinarritzat harturik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 188 eredua onestea.

    188 eredua onesten da: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez” baita hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere. I. eranskinean jaso dira.

    188 eredua paper inprimatuaren bidez aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  2. artikulua. 188 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

    Honako hauek daude beharturik 188 eredua aurkeztera: pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, beharturik egonik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren (establezimendu iraunkorrak) errentaren gaineko zergaren atxikipena edo konturako sarrera egitera, legezko araudian eta zerga horiek arautzen dituzten erregelamenduetan ezarritakoari jarraikiz, ordaintzen badituzte bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentak edo etekinak, betiere atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat.

  3. artikulua. 188 eredua aurkezteko tokia eta epea.

    Nafarroako Zerga Ogasuneko edozein bulegotan aurkeztu beharko da 188 eredua, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitarteko epean, aurreko urte naturaleko atxikitako zenbatekoei eta egindako konturako diru-sarrerei dagokienez.

  4. artikulua. 188 eredua aurkezteko moduak.

    Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduarekin bat (haren bidez arautu ziren aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, aitorpen informatiboak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkezteko beharra duten kasuak), 188 eredua modu hauetako bat erabiliz aurkeztuko da:

  5. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinean adierazitako erregistro diseinuen arabera.

    Euskarriko aurkezpena banaka izanen da, baldin fitxategiak atxikitzaile edo konturako sarrera egiteko betebeharra duen bakar baten datuak baditu, edo taldeka, baldin atxikitzaile edo konturako sarrera egiteko betebeharra duen pertsona baten baino gehiagoren datuak baditu.

  6. Paper inprimatuan, baldin, uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, nahitaezkoa ez bada ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea.

    Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean inprimakiak sortzeko dagoen zerbitzuaren bidez bakarrik lortuko da, http://hacienda.navarra.es helbidean, eta automatikoki eguneratuko da, foru agindu hau indarrean sartuta izan daitezkeen aldaketekin.

  7. artikulua. 188 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa.

  8. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. 188 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horiek behar bezala sinaturik egon beharko dute, eta bertan agertuko dira atxikitzailearen edo konturako diru-sarrera egitera behartutakoaren identifikazio datuak eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak. Ondorio horietarako, orobat, baliozkoak izanen dira laguntzen programak –Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak halakoa eskura jartzen duenean– sortutako laburpen-orriak, edo karatulak, 1. artikuluak onetsitako aitorpen ereduaren eduki eta egiturei egokituak.

      Bulego hartzailean zigilatu ondoren, 188 ereduaren laburpen-orriaren “interesdunarentzako alea” gordeko du beretzat aitortzaileak, aurkeztu izanaren frogagarri izan dadin.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarri bat edo batzuk, kanpoaldean etiketa bat itsatsita, zeinetan honako datu hauek emanen baitira, hurrenkera honetantxe nahitaez:

  9. Urtea.

  10. 188 ereduaren aurkezpen eredua.

  11. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

  12. Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena.

  13. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

  14. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

  15. Pertsona horren telefono zenbakia eta luzapena.

  16. Erregistroen kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko, aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Fitxategiak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

  17. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

    1. Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 188 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, hartzaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

      188 ereduaren laburpen-orrian aurkezleari buruz eskatzen diren gainerako datuak ez dira beteko.

      Horiek jasotzen dituen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR