2/2017 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, zergadunak zoru-klausulei dagokienez babesteari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZERGADUNAK ZORU-KLAUSULEI DAGOKIENEZ BABESTEARI BURUZKOA.

ATARIKOA

2013ko maiatzaren 9an, Auzitegi Gorenak zoru-klausulen neurrigabetasuna aztertu zuen 241/2013 zenbakidun epaian, eta klausula horien deuseztasuna deklaratu zuen. Hala ere, deuseztasunak ez zuen eraginik izanen gauza epaituaren indarra duten ebazpen judizialen bidez behin betikoz erabakitako egoeretan, ez eta 2013ko maiatzaren 9a baino lehen ordaindutako kopuruetan.

Auzitegi Gorenak denbora-muga ipini zion atzeraeraginari. 2015eko martxoaren 25eko epaiaren bidez, Auzitegi Gorenak atzeraeraginkortasunaren muga berretsi zuen. Doktrina gisa hauxe ezarri zuen: 2013ko epaian ezarritako doktrina aplikatzearen ondorioz zoru-klausula bat neurrigabetzat jotzen denean, mailegu-hartzaileari 2013ko epaiaren argitaratze-datatik aurrera ordaindutakoa itzuliko zaio.

Hala ere, Espainiako zenbait auzitegik, Europar Batasunaren zuzenbidean oinarrituta, zalantzan jarri zuten Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean, auziaurreko zenbait igorpenen bidez. 2016ko abenduaren 21ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak C-154/15, C-307 /15 eta C-308/15 gaiei buruzko epaia eman zuen, eta epai horretan erantzuna eman zien aurkeztutako auziaurreko arazoei.

Epai horren bidez, Justizia Auzitegiak esan du Kontsumitzaileekin egindako kontratuetako abusuzko klausulei buruzko Kontseiluaren 93/13/EEE Zuzentarauaren 6.1. artikulua zentzu honetan interpretatu behar dela: hain zuzen ere, aurka egiten diola harako jurisprudentzia nazionalari, zeinaren bidez denbora-muga ezartzen baitzaio kontsumitzaile baten eta profesional baten arteko kontratu bateko klausula baten abusuzko izaeraren deklarazioarekin –zuzentarauaren 3.1. artikuluaren araberakoa– lotura duen itzulketa-eraginari, halako moldez non itzulketa-eragin horiek mugatzen diren aipatu klausularen abusuzko izaera deklaratu zuen ebazpen judiziala eman zenetik aurrera klausula hori aplikatzearen ondorioz bidegabeki ordaindutako kopuruetara soilik.

Horren ondorioz, 2017ko urtarrilaren 21ean argitaratu zen “Estatuko Aldizkari Ofizialean” Zoru-klausulen alorrean kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzko urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege-dekretua. Zioen azalpenean adierazten denez, araudi berriaren xedea da “bide erraz eta ordenatua ezartzea, kontsumitzailearentzat borondatezkoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR