2/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, foru dekretu hauek aldatzen dituena: Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretua eta urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretua, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen. 3.2.b) artikuluan, departamentu horri atxikitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onetsi zituen.

Aipatu arauak onetsi zirenetik urtebete baino gehiago iraganik, esperientziak on dela dio unitate batzuen antolaketaren banaketa eta egitura egokitzea, bai Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian, bai Agentzian, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzan, eraginkorra izan dadin esleituta dituzten eskumen eta eginkizunen erabilera.

Bestetik, ondoriorik ez badu ere proposatzen den egitura berrian, urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuan aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera egokitzea planteatzen da, gaur egun Agentziaren parte ez diren unitateak sartuz, uste baita Batzorde horretako kide izan behar dutela. Aipatu Foru Dekretuaren bidez, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onetsi zen.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren aldaketa.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 21. artikulua aldatzen da, testu hau izanen baitu:

“21. artikulua. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Atalak.

  1. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak atal hauek ditu bere egituran:

    1. Familien Atala.

    2. Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atala.

    3. Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atala.

  2. Familien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Familientzako zerbitzuak eta prestazioak kudeatzea eta koordinatzea, hau da: familia orientaziorako zerbitzua, familia bitartekaritzarako zerbitzua eta familia elkartzeko guneak.

    2. Familientzako diru-laguntzak tramitatzea eta horiek birformulatzeko proposamena egitea, familia ereduen bilakaeraren arabera, gizartearen errealitatearen arabera eta prestazio horiek zainketen ardurakidetzan (arlo publikoan zein pribatuan) duten eraginaren arabera.

    3. Haur eskolak kudeatu eta koordinatzea, bere eskumen esparruaren barrenean.

    4. “Etxe lagunak” baliabidea koordinatzea eta baliabide horrentzako diru-laguntzak kudeatzea.

    5. Familientzako politikei buruzko dokumentazioa eta argitalpenak prestatzea.

    6. Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

    7. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eginkizunei loturik bere esku utzitako edozein.

  3. Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Izan daitezkeen babesgabetasun kasuak hartzea.

    2. Zailtasunetan eta gatazka sozialean diren adingabeei buruzko espedienteak baloratzea, haien babesgabetasun egoera (arriskua, babesgabezia, nahita utzitako zaintza) zehaztu eta babes neurria hartzeko.

    3. Egitatezko zaintzan edo antzeko egoera batean dauden eta familietan hartzeko aukera duten adingabeen espedienteen balorazioa.

    4. Oinarrizko laguntzako gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR