198/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2016. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gure foru komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, Nafarroako erakundeek funtsak ematen dituzte Garapen Orokorrerako Helburuak lortzeko. Funts horiek herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidarioak dira, eta Garapenerako Laguntza Ofizial gisa ematen dira, pobrezia desagerrarazteko, guztien oparotasuna eta ongizatea sustatzeko, ingurumena babesteko eta mundu osoko klima aldaketari aurre egiteko.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatutakoak, nazioarteko ekintza solidarioaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Zehazki, 14. artikuluak xedatzen du, garapenerako lankidetza jarduerak sustatzeko, funts publikoak erabiliko direla, besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Ondorio horretarako, lege horren 3. artikuluan tributuen %0,7ko esleipenetik ateratzen diren diru-sarreren bidez lagunduko diren taldeak jasotzen dira, eta horien artean “Garapenerako lankidetza” agertzen da.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako kontu-sail baten bidez finantzatuta dagoenez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluak, 2016ko apirilaren 4ko bilkuran, aldeko irizpena eman du, egokitzat hartu baitu funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapenerako lankidetza sustatzeko programak egiteko diru-laguntzei buruzko arauak ezartzea eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan bermatu daitezen publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak, baita laguntza esleitzen duen Administrazioak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko ekitatea eta efizientzia ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–2016. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Bigarrena.–1.714.068 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143105 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  1. ERANSKINA

    2016. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    1. Eskubide Sozialetako Departamentuak 2016ko diru-laguntzen deialdia egin du Garapenerako Gobernuz Kanpoko Nafarroako Erakundeek (GGKE) garapen bidean diren herrialdeetako populazio andeatu eta ahulen alde egiten dituzten programa ekonomiko eta sozialak finantzatzeko. Nafarroako entitateek proposatu eta herrialde horietan solaskide dituztenekin lankidetzan burutzen dituzten programa horiek pobretasunaren aurka eta giza garapena sustatzearen alde borrokatzea dute helburu; esku-hartze integralak dira, edo eragin zabalekoak jarduketaren eremuan edo gunean. Diru-laguntzen exekuzio epea urtebetekoa izanen da, eta, hala badagokio, jarraipena emanen zaie Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin 2014. urtean eta/edo 2015. urtean hasitako esku-hartzeei, ondorioak epe ertainera edo luzera begira lortzeko asmoz diseinatu direlako.

    2. Garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horietarako, guztira, 1.714.068 euro bideratuko dira, 2016ko Gastuen Aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143105 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

    1. Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Nafarroako Foru Komunitatean izan beharko dute egoitza edo ordezkaritza iraunkorra, non ez diren nazioarteko erakundeak.

    3. Proiektua egin behar den herrialdean tokian tokiko bazkide edo partaide bat izatea, proiektua aurrera eramanen duena. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      2. Gainera, bi entitate edo gehiagoren batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta, hortaz, onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, batasuneko entitate bakoitzak lehen aipatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.

      Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek garapenerako aurkezten dituzten programa ekonomiko eta sozialek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Deialdiaren 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei egokitzea.

    7. Gutxienez hurrengo herri edo herrialdeetako batean gauzatzea, osorik edo partez: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Saharar Herria, Kongoko E.D., Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Palestinar Herria.

    8. Deialdi honen bidez diruz laguntzen diren jarduerak 2016an hastea. Diru-laguntza emateko ebazpenaren eguna hartuko da programaren hasiera-eguntzat, salbu eta 2014. urtean eta/edo 2015. urtean hasitako eta finantzatutako programei jarraipena ematen zaien kasuetan (Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 6ko 122/2014 Foru Agindua eta abenduaren 11ko 780/2015 Foru Agindua), horiek diruz lagundu ziren lehenengo urtean hasiak bailiran hartuko baitira.

    9. 2015. urteko programen deialdiaren bidez finantzatu ziren programen kasuan, eskaera aurkezten den unerako, urte horretan diruz lagundutako programaren gutxienez %35 egina izatea.

    10. Zeharkako kostuak ez dira izanen programaren kostu osoaren %10etik gorakoak.

    11. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, esku-hartzearen kostua.

    12. Gehienez ere 186.000,00 euro (230.000,00 euro eskatzailea entitateen batasun bat bada) eskatuko dira programa bakoitzeko.

    13. Esku-hartzearen bukaeran ex post ebaluazio bat egin beharko da (kanpokoa edo mistoa), deialdi honen hamazazpigarren oinarriko q) letran adierazitakoari jarraikiz.

      Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

      1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

      2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

      Seigarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

      1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak kontu-sail hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

      1. Zuzeneko gastuak: zalantzarik gabe, diru-laguntza jasotzen duen jardueraren izaerarekin bat datozenak, betiere deialdian ezarritako epean egiten badira.

        a.1) Lurrak eta higiezinak erosi edo alokatzea.

        a.2) Ondasun higiezinak eraiki edo berritzea, barnean direla eskulana, obraren zuzendaritza, obretako lizentzia eta tasak eta eraikuntzako materialak.

        a.3) Ekipamendu materialak eta hornidurak, ibilgetuaren osagaiak erostea barne, lurrak eta eraikinak izan ezik, diru-laguntzaren xede den jarduerari atxikiak, hala nola makinak, altzariak, informatikako ekipamenduak, garraiobideak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR