192/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezarri zen eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoa hartzen duten gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezartzen dira.

Urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuak, defizitaren helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituenak, ezartzen du ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan onetsi zen gizarte zerbitzu orokorren zorroko prestazioak bateraezinak direla beren artean mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloan, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren foru aginduen bitartez erabakitzen ahalko dela prestazio horietako batzuen arteko bateragarritasuna.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzak justifikatu du elkarren artean bateragarriak diren prestazioen zerrenda handitzea. Bateragarriak izan daitezen etxeko laguntza zerbitzua eta eguneko egonaldiaren, eguneko zentroaren eta gaueko zentroaren zerbitzuak, oinarria da mendekotasun egoeran daudenak etxean egotea erraztea, hori ahalbidetuko duten zerbitzu eta prestazio ugarien bitartez. Egoitzako arreta zerbitzua eta laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoa bateragarriak badira, aukera berdintasuna eskaini behar zaie hezkuntza eta enplegua eskuratzeko, bai etxean daudenei, bai arrazoi desberdinak direla-eta hartan jarraitu ezinik egoitzako arreta zerbitzu batean egon behar dutenei.

Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluak, Nafarroako Adinekoen Kontseiluak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR