189/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, 2002. urtetik hasita, laguntza humanitarioa ematen die saharar errefuxiatuen Tindufeko (Aljeria) kanpalekuei, giza talde horrek oinarrizko elikagaien horniduran duen defizita arintzen laguntzeko.

Nafarroako instituzioek, bereziki Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, Garapenerako Laguntza Ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako elkartasunezko ekarpena egiteko. Zehazki, sahararrei laguntza humanitarioa ematen diete, intsumo, produktu, material edo ekipamendu behar-beharrezkoen hornidurako defizita arintzea helburu.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatutakoak, nazioarteko ekintza solidarioaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Bereziki 13. artikuluan, beste ekintza arlo batzuen artean, laguntza humanitariorako programa eta proiektuak aipatzen ditu, larrialdian edo berehalako arrisku larrian dauden gizataldeei laguntzekoak eta horiek berregokitzekoak. Halaber, laguntza humanitarioaren berezko helburuak aipatzen ditu: arreta ematea, babesa eta prebentzioa. Era berean, foru lege horren 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla, besteak beste, garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Ondorioz, beharrezkoa da saharar herriari laguntza humanitarioa emateko proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, bermatzearren diru-laguntza horietan publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak betetzen direla, baita administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eraginkortasunaren printzipioa eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eragimenaren printzipioa ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Saharar herriari laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak onestea. Oinarriok foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.–200.000 euroko gastua baimentzea 2016ko gastuen aurrekontuko “Laguntza humanitarioa Mendebaldeko Saharan” izeneko 900004 91100 4819 143104 (E) kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  1. ERANSKINA

    Sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen deialdia egin du, Tindufeko (Aljeria) kanpalekuetan errefuxiaturik bizi diren sahararrei oinarrizko elikagaien hornidurako defizita arintzen laguntzeko ekintza humanitarioak finantzatzea helburu.

    Diru-laguntzen xedea izanen da elikagai behar-beharrezkoak erostea eta errefuxiatuen kanpalekuetaraino garraiatzea. Jarduketa urtebeterako diseinatu beharko da.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horretara, guztira, 200.000 euro bideratu dira 2016ko gastuen aurrekontuko “Laguntza humanitarioa Mendebaldeko Saharan” izeneko 900004 91100 4819 143104 (E) kontu-sailaren kargura.

    Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Deialdiaren xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridiko pribatuak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Helburu sozialak bete ahal izateko behar besteko egitura izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira aipatutako baldintza guztiak, eta, orobat, diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

      Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Deialdi honen lehen oinarriko xedeari eta helburuari eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei lotzea.

    7. Jarduerak 2016an hastea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz.

    8. Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak Aljerian duen Lankidetzarako Bulego Teknikoaren berariazko oniritzia izatea.

    9. Tindufen (Aljeria) bizi diren saharar errefuxiatuen ordezkariek berariazko oniritzia ematea proiektuari.

    10. Zeharkako kostuak ez dira izanen esku-hartzearen kostu osoaren %10etik gorakoak.

    11. Gehienez ere 200.000 euro emanen dira esku-hartze bakoitzeko.

      Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

      1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

      2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

        Seigarrena.–Diruz laguntza jaso dezaketen gastuak.

      3. Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko dira deialdiko lehen oinarrian adierazitako ekintza humanitarioak gauzatzeko beharrezkoak direnak. Kontu-sail hauek ezarri dira:

    12. Materialak eta hornidurak: atal honetan biztanleriaren elikadura-defizita arintzen laguntzeko intsumoen erosketa sartzen da. Era berean, hori guztia erosten den tokitik esku-hartze tokiraino garraiatzeko gastuak sartzen ahalko dira.

    13. Langileen gastuak, honako hauek alegia: lansariak, esku-hartzeari atxikitako langileen gizarte aseguruak (entitatearen kontura direnak) eta langileen izenean sinatzen den beste edozein aseguru; langileen lehen mailako senitartekoak ere izaten ahalko dira aseguru horien onuradun. Bi kategoria bereiziko dira:

      –Herrialdeko langileak. Diru-laguntzaren xedeko esku-hartzea burutzen den eta lanean ari diren herrialdeko lan arloko legeen mende dauden langileak dira, haien eginkizunei dagokien lan araubidearekin bat. Haien eginkizunak esku-hartzeari lotuak egonen dira zuzenean.

      –Langile erbesteratuak. Entitate onuradunekoak, Espainiako legeen mende daudenak eta esku-hartzea burutzen deneko herrialdean lanean ari direnak. Haien eginkizunak zuzenean esku-hartzeari lotuak egonen dira. Kontratu bidezko harremana izan beharko da eta Kooperantearen Estatutua errespetatu behar da.

    14. Bidaiak, ostatu hartzea eta dietak. Langileen eta esku-hartzearen onuradun diren herritarren joan-etorrien gastuak dira, esku-hartzerako behar direnak, hala nola: erregaiak, aseguruak, esku-hartzearen berri ematean berariaz identifikaturik eta haiei loturik dauden ibilgailuen mantentze-lana, bidaien gastuak, dietak eta, hala bada, ostatu hartzea.

      1. Proiektuaren zeharkako kostu gisa, %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio diru-laguntzari. Zeharkako kostuak dira entitate onuradunaren gastu administratiboak (langileen gastuak, egoitzetakoak, bulegoko materialenak eta bestelako ohiko gastuak) eta esku-hartzeari jarraipena egitearen ondoriozkoak, helburu hori duten bidaiak barne. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

        Gastuak justifikatzeko, hamabosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio, frogatzeko zailak diren gastuak izan ezik. Izan ere, horrelakoetan, GGKEaren legezko ordezkariak gastu horien gaineko ziurtagiria egin beharko du. Ziurtagirian honako hauek agertuko dira: zenbatekoa, gastu motaren aipamena, diruz lagundutako esku-hartzearekin duen lotura eta zergatik den ezinezkoa arau orokorren arabera justifikatzea. Gainera, gastuaren frogagiriak aurkeztuko dira: fakturak, kontabilitatearen egoera-orri ikuskatuak edo gastua egiazki egin dela frogatzen duten bestelako agiriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR