188/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Delia Sola Giménez andrea Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko buru izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 188/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Delia Sola Giménez andrea Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Ataleko buru izendatzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

2021eko azaroaren 9an...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR