188/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2016ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta orobat indargabetzen Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 21307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzko Erregelamenduarena).

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua ezartzen du.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua) ezartzen du 2015etik aurrera aplikatzea nekazaritzari eta abeltzaintzari egiten zaizkien ordainketa zuzenak eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari dagokiena ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzako politika bateratuaren oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzeko.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen dira mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean eman 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NPBGIS) eta ezartzen hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Foru Agindu horren IV. eta V. eranskinetan sartzen dira Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko laguntzarako 2016ko kanpainan laguntza emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duten oinarriak; laguntza hori Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean dago, eta azpineurri gisa ditu eskualde menditsuetarako konpentsazioko ordainak eta naturaz mugatutako eskualdeetarako konpentsazioko ordainak. VI. eta VII. eranskinetan sartzen dira naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainak arautzen dituzten arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 30ean hartutako Erabakiaren bitartez baimena ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 2017tik 2020ra bitarteko ekitaldietarako, honako hauetarako: ekoizpen ekologikorako laguntzak izapidetzea; hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza; abeltzaintzako sistema iraunkorrak, animaliak larratze eta sistema estentsiboa zabaltzearen bidez; nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzea; nekazaritzako estepa habitaten hobekuntza; eta galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta hobetzea.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Arestian aipatutako araudia dela medio, garatu egiten dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak erregulatzen dituzten arauak, autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuak 2016ko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek, berez edo eskuordetze bidez, ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea bai deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nire gain hartzea Foru Agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena.

  2. Deialdia eta oinarriak onestea 2016ko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, Foru Agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.

  3. Deialdia eta oinarriak onestea Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko laguntzaren 2016ko kanpainari dagokionez IV. eta V. eranskinen arabera.

  4. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.

  5. Deialdia onestea 2016ko kanpainan NPBGISAri aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko.

  6. Deialdia eta oinarriak onestea “Nekazari Txikien Araubidearen Berrespena”ren aurkezpenerako.

  7. Deialdia onestea nekazari txikien araubide erraztuari uko egin izanaren berri emateko.

  8. Deialdia onestea 2016ko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2016ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.

  9. Deialdia eta oinarriak onestea naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntzaren 2016ko kanpainari dagokionez, VI. eta VII. eranskinen arabera.

  10. 2.385.000 euroko gastua baimentzea, 2014ko gastuen aurrekontuko “Konpentsazio-ordaina. 10. 2.385.000 euroko gastua baimentzea, 710001...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR