186/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan eurite, elurte eta uholdeen kalteak jasan dituzten udalerrien zerrenda onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2015eko lehen hiruhilekoan ohi baino askoz ere euri gehiago egin du Nafarroako Foru Komunitatean. Horri hainbat elur-erantsi gehitu zaizkio, ondorioz intentsitate desberdineko hiru uholde eragin dituena otsailaren bukaeran eta otsailean.

Egoera larriena otsailaren bukaeran gertatu zen. Goiko eta tarteko kotetan elur kantitate handia zegoen, eta, otsailaren 24an, euri dezente egiten hasi zuen (arroen goialdeetan 30-40 litro metro koadroko), tenperatura aski baxuekin.

Otsailaren 25ean, asteazkenarekin, euri asko bota zuen, 100 metro koadrotik gora kota altuetan eta 30-40 Iruñerri aldean, eta Nafarroako Erriberan ere egin zuen euria. Tenperaturak goiti egin zuenean, botatako euriari, izugarrizko ur-erauntsia izan ez bazen ere, urtutako elurra gehitu zitzaion. Fenomenoa, gainera, ibai guztien arroetan gertatu zen aldi berean, eta horrek larriagotu egin zuen egoera. Nafarroako ibaien kontrol-estazio guztiak, Ebroko Ur Konfederazioarenak zein Nafarroako Gobernuarenak, aurrealertan edo alertan egon ziren aldi berean, bai Bidasoan, bai Ebroren ezkerraldeko ibai-adar handietan (Ega, Arga eta Aragoi, eta haien errekak ere). Egia esan, Esako eta Itoizko urtegien ijezketa-lanagatik izan ez balitz, uholdea askoz ere handiagoa eta larriagoa izanen zen, urtegiek 700 m³ uretik gora xurgatu baitzuten segundoko.

Espainiako Gobernuak, martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurriak hartu ditu aipatu egunetan Ebroren arroko ibaiek gainezka egitean uholdeek sortutako kalteak konpontzeko. Hain zuzen ere, horixe da jarduketa multzoaren helburua.

Apirilaren 17ko IMT 673/2015 Aginduaren bidez erabaki zen zein udalerritan aplikatuko diren aipatu errege lege-dekretuan aurreikusitako neurriak.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan adierazi du, bere eskumenaren eremuan duen informazioari jarraikiz, zer udalerrik sufritu dituzten uholdeen kalteak.

Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak udalerri zerrenda bat egin du, ibai-arroen arabera ordenatua. Bertan udalerri hauek sartu ziren, aforo estazioek emandako balioetatik ateratako datuak eta suhiltzaileen esku-hartzea kontuan hartuta bi zirkunstantzia hauek bete badira betiere: urteko lehenbiziko hiru hilabeteetan noizbait ere ur etorri arruntak bi urte eta erdiko birgertatze-aldiko ur etorria gainditu izana, eta kalte materialak gertatu izana.

Ondorioz, bidezko da 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan Nafarroako Foru Komunitatean eurite, elurte eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR