18/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 11koa, araubide bereziko kirol ikasketetan Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Kirol Teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Foru dekretu honen bitartez, Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua aplikatuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek uztailaren 23ko 933/2010 Errege Dekretua garatzen du. Arau horren bidez hipikako arlo hauetako kirol teknikarien tituluak ezartzen dira: jauzia, heziera eta lehiaketa osoa, batetik, eta erresistentzia, orientazioa eta zaldi turismoa, bestetik. Horrekin batera, titulu horietako gutxieneko ikasketak eta sarbiderako baldintzak ere finkatzen dira.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak (haren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean) eredu bat zehaztu zuen araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, egokitzeko modukoa kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere.

Horregatik, Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa arloetako teknikariaren tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma eratzen baitute: antolaketa, lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen iraupena, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Ikasketa hauek antolatzeari dagokionez, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluko a) atalean ezartzen denez, erdi mailako kirol ikasketak bi ziklotan banatuko dira: erdi mailako hasiera-zikloa eta erdi mailako bukaera-zikloa. Horregatik, foru dekretu honek, 3. artikuluan, ikasketa hauen antolaketa eta iraupena ezartzen du; batetik, hipikako erdi mailako hasiera-zikloari dagokionez, eta, bestetik, jauzia, heziera eta lehiaketa osoa arloetako erdi mailako bukaera-zikloari dagokionez.

3

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 4. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako ingurune profesionala, pertsonala eta lanekoa eta kirolekoa. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Hipika eta zaldi arloetako kirol hastapena, otsailaren 4ko 146/2011 Errege Dekretuak arautua, eta Ingurune naturalean zaldi-ibilbideetan zeharreko gidaritza, azaroaren 16ko 1521/2007 Errege Dekretuak arautua, eta Zaldien zainketa eta maneiua izeneko kualifikazio osatugabea, maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretuaren bidez arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako eta kirolerako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortuko duela bermatzeko.

4

  1. artikulua, hari lotuta dauden 2. eta 3. eranskinekin batera –hasierako eta bukaera-zikloei dagokiena, hurrenez hurren–, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena eta iraupena daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: lehenik, multzo komun bat, bere baitan dituena kirol ikasketen modulu komunak (kirol hastapena, kirol teknifikazioa eta goi errendimendua izeneko prozesuei dagozkien lanbide gaitasunei lotutako prestakuntza); bigarren, multzo espezifiko bat, bere baitan dituena kirol prestakuntza zientifiko eta teknikoko moduluak, espezialitate bakoitzari dagozkionak; eta, azkenik, prestakuntza praktikoaren multzoa, 6. artikuluan eta 4. eranskinean tratatzen dena. Ziklo bakoitzeko multzo komuna eta espezifikoa gainditu ondoren eginen da prestakuntza praktikoaren multzoa.

    5

    Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 7. artikuluan arautzen dira Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa arloetako teknikariaren ikasketetan sartzeko proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak (hori guztia 5. eranskinean garatzen da).

    Orobat, 11. artikuluan azaltzen da ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzeko aukera, eta 12. artikuluan eta 6. eranskinean azaltzen dira titulu honen baitan dauden moduluen eta gaitasun unitateen arteko baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.

    6

  2. artikuluan honako hau azaltzen da (7. eranskina du lotua): irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaskuntzaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua egiteko, baita sartzeko probak egiteko ere, eta ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak.

    7

    Azkenik, foru dekretu honek azaltzen dituen azkeneko elementuak hauek dira: espazioak eta ekipamendua, irakasle/ikasle ratioa, eta kirol ikasketako moduluek duten prestakuntza-korrespondentzia irakasle esperientziarekin eta kirol esperientziarekin. 14., 15. eta 16. artikuluetan eta horiekin loturik dauden 8., 9. eta 10. eranskinetan azaltzen dira.

    Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  3. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

  4. artikulua. Identifikazioa.

    Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Teknikari titulua.

    2. Maila: Erdi mailako Kirol Ikasketak.

    3. Iraupena: 1.450 ordu.

    4. Europako erreferentea: HNSN-3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

  5. artikulua. Antolaketa.

    Uztailaren 23ko 933/2010 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoetako Teknikari titulua bi ziklo osotan banatzen da (errege dekretu haren bidez hipikako arlo hauetako kirol teknikarien tituluak ezarri ziren: jauzia, heziera eta lehiaketa osoa, batetik, eta erresistentzia, orientazioa eta zaldi turismoa, bestetik. Horrekin batera, titulu horietako gutxieneko irakaskuntzak eta sarbiderako baldintzak ere finkatu ziren):

    1. Hipikako erdi mailako hasiera-zikloa, 620 ordukoa.

    2. Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplina hipikoetako erdi mailako bukaera-zikloa, 830 ordukoa.

  6. artikulua. Erreferentea eta lanbide jarduera.

    Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta lanbide, lan eta kirol ingurunea foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira, hipikako erdi mailako hasiera-ziklorako, eta 1 B) eranskinean, jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplina hipikoetako erdi mailako bukaera-ziklorako.

  7. artikulua. Curriculuma.

  8. 2 A) eranskinean jasotzen dira hipikako erdi mailako hasiera-zikloko helburu orokorrak. Foru dekretu honen 2 B) eranskinean zehazten dira haren moduluak eta iraupena.

  9. 3 A) eranskinean jasotzen dira jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplina hipikoetako erdi mailako bukaera-zikloko helburu orokorrak, eta 3 B) eranskinean zehazten dira haren moduluak eta iraupena.

  10. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute Jauzia, Heziera eta Lehiaketa Osoa diziplina hipikoetako teknikariaren ikasketen modulu bakoitzerako. Programazioaren zehaztapena, hura garatzen duten lan unitateen bitartez eginen da.

  11. artikulua. Prestakuntza praktikoaren modulua.

  12. Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 18. artikuluan azaltzen da prestakuntza praktikoaren modulua nolakoa izanen den.

  13. Oro har, behin foru dekretu honen 4. eranskinean ezarritako kirol ikasketako moduluetan ebaluazio positiboa lortuta, egoki diren prestakuntza praktikoaren moduluak garatuko dira.

  14. artikulua. Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

  15. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko beharrezkoa izanen da abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

  16. Gainera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR