175/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko batzuen oinarri arautzaileak onesten dituena 2021-2024 urteetarako, diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei eta beste familia mota batzuei etxebizitzak alokatzen laguntzeko. DDBN identifikazioa: 580176.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 175/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko batzuen oinarri arautzaileak onesten dituena 2021-2024 urteetarako, diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei eta beste familia mota batzuei etxebizitzak alokatzen laguntzeko. DDBN identifikazioa: 580176. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezartzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Foru agindu honen xedea da behar diren oinarriak ezartzea arautzeko nola banatuko diren diru-sarrera nahikorik ez izateagatik pilatuta (hots, familia unitateko kide guztiak etxebizitza partekatu bateko logela bakarrean) bizi diren familia gurasobakarrei eta beste familia mota batzuei ematen zaizkien laguntza ekonomikoak, helburu dutenak familia horiei laguntzea etxebizitza duin batean bizitzen jar daitezen alokairu araubidean eta bertan bizitzen jarrai dezaten.

Laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Laguntza hauetarako zuzkidura osoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen partidan ezarriko da, aurreikusitako gastua baimenduta, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2021eko ekainaren 16ko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bidez ematea baimentzen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko batzuk emateko oinarri arautzaileak 2021-2024 urteetarako, hain zuzen, diru-sarrera nahikorik ez duten eta pilatuta bizi diren familia gurasobakarrei eta beste familia mota batzuei etxebizitzak alokatzen laguntzeko deialdiari dagozkionak. Oinarri horiek eranskinean jaso dira.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.

3. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

4. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

1. ERANSKINA

Diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrek eta beste familia mota batzuek etxebizitzak alokatzeko laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola banatuko diren banakako ebaluazioaren araubidean emanen diren ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko batzuk, helburu dutenak diru-sarrera nahikorik ez duten eta pilatuta bizi diren familia gurasobakarrei eta beste familia mota batzuei laguntzea etxebizitza batean bizitzen jar daitezen alokairu araubidean eta bertan bizitzen jarrai dezaten.

Bigarrena.–Terminoen glosarioa.

Oinarri hauen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

1. Pilaketa: familia unitatea (familia gurasobakarra eta beste familia mota batzuk, oinarri honen 2. eta 3. ataletan zehaztuak) 2 pertsonakoa edo gehiagokoa izanik, logela bakarrean bizi beharra edukitzea.

2. Familia gurasobakarra: familia gurasobakartzat hartuko da halakotzat aitortua dagoena Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen arabera, haren bidez ezarri baitziren familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun egoeran dagoen familiaren titulua aitortu eta emateko baldintzak, eta titulua lortzeko prozedura arautu.

3. Foru agindu honen ondorioetarako, beste familia mota batzuk dira kide hauek osatuak diren familia unitateak: eskatzailea, ezkontza harreman baten ondorioz edo antzeko afektibotasun harreman baten ondorioz harekin bizi den pertsona, eta adingabeko seme-alabak, edo, mendekotasuna nahiz %33tik gorako desgaitasuna izanik, eskatzailearen kargura dauden seme-alabak.

Hirugarrena.–Onuradunak.

1. Laguntza honen onuradun izanen dira aurreko oinarrian definitu diren familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak, diru-sarrera nahikorik ez izateagatik etxebizitza eskuratzeko zailtasun larriak badituzte eta pilatuta bizi badira.

Laguntza emateko, kontuan hartuko dira eskaeraren egunean indarrean den familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen diren seme-alabak.

2. Era berean, laguntza honen onuradun izanen dira aurreko oinarriaren hirugarren atalean definitu diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR