174/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Abeltzaintza Zerbitzuko SEGALINK aplikazio informatikoaren mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak kontratatzeko kudeaketa-esleipena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 174/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Abeltzaintza Zerbitzuko SEGALINK aplikazio informatikoaren mantentze-lan zuzentzaile eta ebolutiboak kontratatzeko kudeaketa-esleipena. Ikusirik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumena dela, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen 66. artikuluaren arabera: Europako Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu delegatuaren bidez osotu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, erakunde ordaintzaile eta beste organo batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez; hori horrela, bermatzearren bete egiten direla erregelamendu delegatu horrek Europako NBEUF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez ezartzen dituen betebeharrak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, kontrolatu eta egiaztatze aldera Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak, edo aldezte aldera Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunen betetzea. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Ikusirik Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren arabera departamentu horri dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak betetzea: unibertsitateko jarduera planifikatu eta programatzea; ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzea; egoitza Nafarroan duten unibertsitateen nazioartekotzea eta Foru Komunitateko jarduera berritzailea sustatzea; Europar Batasunaren zientzia, ikerketa, garapen eta berrikuntzako politiken jarraipena egitea; erosketa publiko berritzailearen prozedurak bultzatu, planifikatu eta koordinatzea; aipatu jarduerek sortzen dituzten kalitatea eta lehiakortasuna sustatu, planifikatu eta ebaluatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren sistema informatikoak eta telekomunikazioak bultzatu, sustatu, modernizatu, berritu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR