17/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana,

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 17/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen urtean behingo aitorpen informatiboa" izeneko 179 eredua onesten duena. Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak ezartzen duenez, etxebizitza turistikoen errentamenduari buruzko informazioa eman behar dute errentamendu eragiketa horietan lagatzaileen eta lagapen-hartzaileen artean bitartekari diren pertsonek eta entitateek, bereziki "elkarlanerako plataformek".

Azaroaren 24ko 125/2021 Foru Aginduak 179 eredua onetsi zuen, "Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen hiru hilez behingo aitorpen informatiboa" izenekoa, informazio betebehar hori betetzeko. Eredu hori aurkezteko aurreikusitako epea hiruhileko natural bakoitza amaitu eta hurrengo hilabete naturala da.

Foru agindu hori onetsi ondoren, eta aitorpen horren edukia aztertu ondoren, komenigarritzat jotzen da hura aurkezteko epea aldatzea, urtean behin egin dadin. Hori dela eta, 179 eredu berri bat onetsi behar da, "Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen urtean behingo aitorpen informatiboa" izenekoa.

Agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritako printzipio hauek ere betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.

Aurrekoarekin bat, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter.5 artikuluan emandako gaikuntzaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Onestea 179 eredua.

179 eredua onesten da, "Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen urtean behingo aitorpen informatiboa" izenekoa, formatu elektronikokoa. Haren edukia I. eranskinean jaso da.

2. artikulua. 179 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoaren arabera aitorpenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkeztu behar dituztenen artean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR