17/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

107. ALDIZKARIA - 2022komaiatzaren31 - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 17/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ABEREEN OSASUNARI BURUZKO AZAROAREN 16KO 11/2000 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Nafarroako Parlamentuak, maiatzaren 10eko 8/2021 Foru Legearen bidez, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen aldaketa bat onetsi zuen, legearen testuari xedapen iragankor bat gehitzekoa, zeinaren bidez ahalbidetzen baitzen 2022ko maiatzaren 30era arteko etenaldia ezartzea 1250 AzLU (Azienda Larriko Unitate) baino gehiagoko behi-aziendako abeltegiak Nafarroan instalatzeko abeltzaintza-baimenetarako eskaerak hartzeari eta baimen horiek emateari dagokionez eta jadanik badauden abeltegiak handitzeari dagokionez, handitze horren ondoriozko ustiategiak 1.250 AzLU baino gehiagokoak suertatuz gero.

Neurri horren ziotzat hartu zen foru lege proiektu baten bidez arautu beharra zegoela Nafarroako ustiategietan abereen osasun-baldintza hoberenak bermatzeko beharrezkoak diren tamaina- eta edukiera-betekizunak. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak konpromiso hori bere gain hartu zuen, horretarako jarraikiz martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretua prestatzean, hain zuzen abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezartzen dituena prestatzean, eginiko lanaren ildoari.

Foru lege proiektua 2021eko abenduaren 22an aurkeztu zen Nafarroako Parlamentuan. Hala ere, ez zuen lortu onetsia izateko behar adinako babes parlamentariorik, eta Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak baztertu egin zuen 2022ko martxoaren 3an.

Azaldutakoa gorabehera, Nafarroako Parlamentuak askotan adierazi izan du bere borondatea, Europako “Baserritik mahaira” estrategiarekin eta biodibertsitatearen defentsarako estrategiekin lerrokaturiko abeltzaintza-ereduak sustatzekoa, jasangarritasunean oinarrituz egin dadin sektorearen garapena.

Xede horrexekin, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa errege-dekretu proiektu bat izapidetzen ari da gaur egun, zeinaren bidez behitegien oinarrizko antolamendurako arauak ezarri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR