17/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, honako hiru foru aginduak aldatzen dituena: batetik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua; foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi ziren, eta haiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko. Bigarrenik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 5eko 88/2013 Foru Agindua; hartan, 216 eredu berria onetsi zen, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena eta sarrera egiteko, establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei dagokienez. Eta, azkenik, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183...

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduaren aldaketari dagokionez, foru agindu honetan jasotako xedapenen helburua da hartan onetsitako autolikidazioak aurkezteko prozedurak erraztu eta hobetzea, bai eta bestelako zerga betebeharrak aurkezteko prozedurekin homogeneizatzea ere.

Sartutako aldaketen artean nabarmentzekoa da errenta motaren bi kode berri sortu direla, 35 eta 36 kodeak. 35 kodearen xedea da identifikatzea errentan emandako higiezinen etekinen gaineko aitorpenak, errenta-elkarketak dituztenak ordaintzaileak bat baino gehiago direnean, 2. artikuluari egindako aldaketaren ondorio gisa; aldaketa horren helburua da ondasun higiezinak epe laburrerako errentan eman dituzten ez-egoiliarrek aurkeztu beharko lituzketen aitorpenen kopurua murriztea, izan ere orain arte errenta-elkarketa higiezin eta ordaintzaile bakoitzeko bakarrik egin zitekeen, eta orain berriz, aldaketaren ondoren, higiezin bakoitzeko elkartu daitezke, aurretik aipatutako 2. artikulu horretan aurreikusitako moduan.

Errenta motaren 36 kode berriari dagokionez, nabarmentzekoa da aurreikusia dagoela identifikatzeko prozedura berezi baten babesean egindako autolikidazioak, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduari erantsitako 13. artikulu berriaren bidez txertatutako aitorpena egiteko eta egiaztatzeko prozedura alegia (13. artikulu horren helburua da baloreetatik datozen harpidetza eskubideen eskualdatzearen ondoriozko ondare-irabazi salbuetsien kasuan aplikagarria den aitorpena egiteko eta egiaztatzeko prozedura sinplifikatzea). Irabazi mota horiek, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eremuan ez bezala, ez daude atxikipenaren menpe establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei dagokienez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eremuan; beraz, 2017ko urtarrilaren 1tik aurrera izandako sortzapenetarako, zergadunei eskatzen ahal zaie aitorpena aurkezteko betebeharra, errentak salbuetsiak egonda ere. Kontuan hartuta badaudela zergadun asko mota horretako (zenbateko txikiko) irabazi salbuetsiak izan dituztenak, egoki ikusi da aitorpena egiteko eta egiaztatzeko prozedura sinplifikatu bat prestatzea.

Martxoaren 5eko 8/2013 Foru Agindua aldatu da haren 5. artikuluko edukia egokitzeko, atxikitzaileen eta konturako sarrera egitera behartutakoen aitorpena eta sarrera aurkezteko epearen luzapenarekin bat etor dadin; beren likidazioaldiak hilabete naturalarekin bat egiten badu, 30 egun naturalekoa izanen da 20koa izan beharrean (luzapen hori Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.1 artikuluaren bidez egin da, zeina onetsi baitzen abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez).

Azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren aldaketaren helburua da zenbait errenta-hartzaileri buruzko informazioa eta identifikazioa hobetzea; horiek urteko aitorpen informatiboaren 296 ereduan sartu behar dira, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren Erregelamenduko (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuak onetsia) 17.5 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Era berean, indargabetutako araudiari zegozkion ereduaren erregistroko diseinuen zenbait eremuren idazketa eguneratu da.

  1. artikulua ere aldatu da, eredua aurkezteko epea egokitzeko zenbait informazio-aitorpenetarako ezarritako epera; Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 4/2016 Foru Aginduaren bidez, urteko aitorpen informatiboen zenbait eredu Nafarroako Zerga Ogasunean aurkezteko ezarritako epera hain zuzen.

    Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen duenez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Hala ere, Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean sarrerak egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

    Horrez gainera, xedatzen du establezimendu iraunkorrik izan gabe lortzen diren errentak kargatzen direnean, zergaren ordainarazpena Foru Komunitateak eginen duela, betiere 29...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR